Ehunaka ikasle GIHen alde Guggenheimeko zelaigunean mugitu ziren

 

Pasaden ostiralean Bizkaiko ikastetxeetako ehunaka ikasle batu ziren Guggenheim museoaren zelaigunean Garapen Iraunkorreko Helburuen aldeko flashmob bat burutzeko. Hainbat aste ikastetxeetan probak egiten egon ostean, egun irrikatzua heldu zen, non Aldapan Gora abestia zela bozgorailuetan, haurrak gerria mugitzen hasi ziren.

“Munduaren norabidea alda dezagun, mugi zaitez GIHengatik” kanpainaren barnean izan zen flashmoba. Ekintza Bizkaiko Foru Aldundiak eta Unesco Etxeak bultzatu zuten, ikastetxeetako humeak ingurumenaren garrantziaz eta planetaren zainketaz kontzientziatzeko helburuarekin..

Parte hartu duten eskolek tailer informatzaileak jaso dituzte, bertan Agenda 2030 eta haien helburuak aurkeztu zaizkie zazpi ikastetxeetan banatzen diren 600 ikasleei. Beste aldetik, flashmoba dantzatzen hasi baino lehen Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak, aurkeztu zuen ekintza.

NBEko Estatu Kideek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten 2015eko Mundu Gailurrean,  pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko xedez. 17 helburu eta 169 xede ditu, baita aitorpen politiko bat ere.

2016-2030 aldirako, nazioarteko garapen-agenda nagusia da, eta erreleboa hartu die 2000. urteaz geroztik indarrean ziren Milurteko 18 Garapen Helburuei. Gainera, unibertsala da eta, horregatik, herrialde guztietan aplika daiteke, “garatuak” deiturikoak barne. Garapen Iraunkorreko 17 Helburuek pobrezia desagerrarazteko, eta desberdintasunak eta urrakortasunak murrizteko mundu-mailako tresna izan nahi dute, giza garapen iraunkorraren paradigmapean. Horregatik, iraunkortasunaren aldagaia txertatu du giza garapenean.


No Hay Comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *