Sarituak

Eman minutu 1 Bakearen alde

Galeriara joan

Bakea zen 2011ko lehiaketaren ardatza eta mamia. Bake positiboaren kontzeptua bultzatu nahi genuen. Gatazkarik gabeko edo desiratzen ez diren egoera eta baldintzarik gabeko bakea baino haratago doa bake positiboa; bake hori iristeko, harreman eta interakzioetan premiazkoa da justizia, berdintasuna, elkartasuna eta elkarrekikotasuna. Nahiz eta ageriko borrokarik ez izan, ez da bake positiborik izango baldin eta gizarte-harremanetan, maila guztietan, mendekotasuna, bidegabekeria, desoreka eta elkarrekikotasunik eza nagusitzen badira.

Pertsona guztiok eskubide berak izatea, bizi-baldintza duinak izatea, ingurumena errespetatzea, herrien garapena bermatzea… hori da bake positiboa. Eta bake horrek bizitzaren dimentsio guztiak hartzen ditu: pertsonen baitakoa, pertsonen artekoa, taldekoa, soziala, nazionala, nazioartekoa, etab.

Saria Sari gorena – Eman minutu 1
Izenburua Nosotr@s
Egilea Iban González (Arrasate)
Saria Ekin eta Egin Saria
Izenburua ¿Con qué visión del mundo te quedas?
Egilea María Casanueva (Getxo)
Saria UNESCO Etxea
Izenburua Y nosotros sin saber
Egilea Mikel Cenecorta (Basauri)