Sarituak

Eman minutu 1 Ogiaren alde

Galeriara joan

“Eman minutu 1 ogiaren alde” lehiaketaren helburua elikadurarako giza eskubideari buruz kontzientzia zabaltzea zen. Guztion eskubidea da erregulartasunez, iraunkortasunez eta askatasunez elikadura egokia eta nahikoa eskura izatea. Elikadura herri bakoitzaren kultur ohiturekin bat egin behar du eta baita bizitza, gizabanakoa zein taldearena, ona eta duina bermatu ere. Gizartea ohartarazi nahi dugu miloika pertsonek egunero munduan zehar pairatu behar duten egoerari buruz, non euren elikadurarako eskubidea urratuta dagoen.

“Eman minutu 1 ogiaren” aldarrikatzen du pertsona guztiok berdinak garela eta eskubide eta betebehar berberak ditugula elikadurarekiko. Inork ezin dezake eskubide hau urratu eta guztion betebeharra da eskubide hau babestea batez ere urratzen den leku horietan.

Lehiaketaren 4. edizioak minutu bateko 83 pieza jaso zituen, Euskadi, Valencia, Uruguay, Bolivia eta Rumania bezalako herrialdetako parte hartzaileak barne.

Saria Sari gorena – Eman minutu 1
Izenburua Pan-acción
Egilea Tan-Tak (Bilbao)
Saria Ekin eta Egin Saria
Izenburua Comparte tu pan
Egilea Teresa Segui eta Camila Ibargüen (Valentzia)
Saria UNESCO Etxea
Izenburua Hambruna 2014
Egilea Edu González (Bilbao)