Oinarriak

Eman minutu 1 Hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren alde

Gehienez minutu bateko iraupena izango dute lanek (kreditu-tituluak kontuan hartu gabe). Edoizein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta honako formatu hauetakoren batean: mov, avi, flv, mpeg, mp4.

Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu eta taldean ere egin daiteke. Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

Lanak egiteko edozein teknika edo postprodukzio mota erabil dezakete egileek.

2018ko urtarrilaren 31ean, 23:59an bukatuko da “Eman minutu 1 HEZKUNTZA inklusibo eta ekitatiboaren alde” lehiaketarako izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Lehiaketaren oinarriak kontsulta ditzakezue esteka honetan. (PDF)

Epaimahaia

Epaimahaia nazioarteko lankidetzako, hezkuntzako, ikus-entzunezko eta giza eskubidezko arloko profesionalek osatzen dute.