‘Piezas de colores’, lehiaketaren 8. edizioan bideo irabazlea

Mikel Unzue, bilbotarrak, irabazi du UNESCO Etxeak antolatutako nazioarteko ikus-entzunezko lanen ‘Eman minutu 1 hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren alde’ lehiaketaren zortzigarren edizioa Piezas de coloreslanarekin.

Bideo irabazleak hezkuntza bat partekatua, solidarioa, koloreetakoa eta pertsona guztien artean defendatu behar duguna erakusten digu.

Hamazortzi urte beherakoentzako ‘Ekin eta egin’ kategorian, 12 nubes Taldea, gasteiztarra, izan da garaile ‘Nos gusta ser diferentes‘ lanarekin eta ‘UNESCO Etxea’ kategorian Xabier Lunak, Nafarroakoa, irabazi du Nunca es tarde lanarekin.

Haurtzaro ikastolako DBH 1mailako taldeak, Oiartzungoa, Zergatik ez banatu! lanarekin ‘Eusko Ikaskuntza’ saria irabazi du. Sari honekin, euskarazko minuturik onena saritu da.

Donostiako Asuncion ikastetxeak aurkeztua, Lukaa bideoa ‘Eiken Aipamena’ irabazi du. Sari honekin, teknika  digitalen  erabilera  hobekien  bultzatu  duena saritu da.

Epaimahaia nazioarteko lankidetzako eta ikus-entzunezko arloko profesionalek osatu dute.

Aurkezleak Ana Urrutia, EITBko kazeteria, Arantza Goikoetxea, Hortzmuga taldeakoa, eta Iñigo Iraultza “Iru” aktoreak izan dira, Rital Tell abeslariarekin batera.

Hainbat aurpegi ezagun bertan zeuden, Maite Alonso, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea; Nélida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluaren lehendakaria; Isidro Elezgarai, UNICEF Euskal Herriko Batzordearen lehendakaria; Ana Oregi, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko Presidentea, Fran Valmaña, Eiken klusterreko zuzendaria  edo Getxoko Udalaren Garapeneko Lankidetzako Zinegotzia, Irantzu Uriarte.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *