Sariak

Eman minutu 1 Hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren alde

Hauek izango dira sariak, hiru kategorietan:

Eman minutu 1 Saria: kategoria nagusia eta sari gorena.

Saria: Nestor Basterretxearen “Hilarri Solidarioa – Estela Solidaria” + garaikurra.

Hezkuntzaren giza eskubideei buruzko dokumentalaren errealizazioa finantzatuko da, guztira 5.000 euroko zenbatekoan.

Lan irabazlea epaimahai espezializatu baten irizpideen arabera aukeratuko da, lehiaketaren oinarriak betetzen baldin baditu.

Ekin eta Egin Saria:

Saria: Bideo-kamera + garaikurra.

Ikastetxe, gazteen kultura-elkarte eta abarrei zuzendura dago sari hau; 18 urtetik beherakoei, beti ere. Gazteek bakarka edo taldean aurkeztu ahal izango dute beren lana.

UNESCO Etxea Saria:

Saria: Bideo-kamera + garaikurra.

Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.