Zer da?

Eman minutu 1 Hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren alde

2010ean UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak martxan jarri zuen “Eman minutu 1 …-ren alde” ikus-entzunezko lanen lehiaketa. Honen helburua, mundu mailan giza eskubideekin zerikusia duten arazoei buruz gizartea sentikor bihurtzea eta kontzientzia zabaltzea da.

“Eman minutu 1… ren alde” lehiaketaren irabazleak izango dira ikus-entzunezko lan onenak eta giza eskubideak hoberen defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontziatzen dutenak.

Guztiak berdinak garela eta eskubide eta betebehar berberak ditugula aldarrikatzen du “Eman Minutu 1” lehiaketak, eta denok defendatu behar ditugula pertsona guztien eskubideak. Inork ere ezin ditu eskubide horiek saihestu eta, hortaz, eskubideok urratzen diren tokian horiek babesteko betebeharra du.

2017an, VIII. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 HEZKUNTZA INKLUSIBO ETA EKITATIBOAREN ALDE” izena hartzen du.

Lanek ondorengo gaien sustatzeari, defendatzeari eta/edo urraketa salatzeari buruzkoak izan behar dute: