Kulturari eta sare sozialei buruzko gogoeta egin dezagun

Ziur aski, kulturan pentsatzea proposatzen badigute, hainbat kultura elementu etorriko zaizkigu burura, hala nola, hizkuntzak, tradizioak, literatura edo abestiak. Baina, egia esan, kulturaren mugak bururatzen ez zaizkigun eremuetaraino hedatzen dira. Zer pentsatuko genuke TikTok bat ere kultura dela esaten badigute?

Kontsumitzen dugun guztia, konektatzen dugunarekin eta inpaktu txikiena ere sortzen duena kulturaren eraikuntzaren parte da, bai maila indibidualean, bai gizarte mailan. Horrenbestez, TikTok hori, YouTubeko bideo bat, podcast bat edota Instagrameko post bat kultura elementu bihurtuko litzateke. Izan ere, harrigarria badirudi ere, eduki mota hori kontsumitzeaz gain, kultura ondasun gisa babesteko dugun betebeharraz jabetu beharko ginateke.

Ez dut nahi gaizki interpretatzerik, sare sozialetan edukia sortzeko eta kontsumitzeko modu asko daude, eta ez dira beti egokiak izaten. Baina, agian, jabetzen bagara hain tresna boteretsua dela eta esku artean dugula kultura sortzeko erantzukizun handia, gure kontsumitzeko eta edukia sortzeko modua aldatu egingo da.

Sareak tresna bat dira, non laburra eta azalekoa den edukia nagusitzen da, baina, ironikoki, beste edozein eduki mota baino gehiago iragazten du. Horregatik, ezinbestekoa da tresna horiek zuzen eta eraginkortasunez erabiltzen ikastea. Erakunde asko ari dira trend delakoarekin bat egiten eta bere sare sozialak erabiltzen ari dira bozgorailu gisa. Adibidez, UNESCOk berak eta haren herrialde kideek Instagram bezalako sareak dituzte, eta sare horien bidez bideoak partekatzen dituzte. Bideo horietan, kultura-ikuspegi anitz aurkezten dituzte eta elkarrizketarako eta partekatzeko espazioa sustatzen dute. Kultura bitartekari gisa erabiliz, kultura sortzen ari dira.

Hausnarketa horiek herri-kulturaren fenomenoan pentsarazten digute. Denontzako eskuragarri dagoen kultura mota da, etengabe aldatzen ari dena gizartearen eta belaunaldien interesen eta kezken arabera. Horrek, hasieran azaldu diren ideietara itzulita, esan nahi du inpaktu handiena sortzen duten bideoak, filmak, liburuak edo abestiak kultura bateratu eta partekatu baten parte bihurtzen direla, hasierako helburua edozein izanda ere. Gu gara, kontsumitzaileok, eduki horri “herri-kultura” izena ematen diogunak eta zer sartzen den eta zer ez den sartzen erabakitzen dugunok.

Beraz, zorte ikaragarria dugu kultura sorkuntzaren parte izan gaitezkelako. Sare sozialak tresna arriskutsutzat jo beharrean, erabilera kontzienterako konpromisoa hartzen badugu, esku artean izango dugu sustapenerako erabili daiteken tresna oso baliotsua.

Garaiak aldatzen ari dira eta, horrekin batera, teknologia eta komunikatzeko moduak ere. Z belaunaldiko kide den pertsona bat sare sozialen defendatzaile izateak sarkastikoa izan daiteke, baina oso esker onekoa sentitzen naiz etengabe kultura sortzen ari den espazio bat ezartzeko aukera edukitzeagatik.

Sare horiek arduraz eraikiz kultura eraikitzen baitugu.


Garazi Macho. Giza Eskubideei, Bakeari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Masterra, Universitat de València. https://es.linkedin.com/in/garazi-macho-jiménez-73b77133b

Azalaren irudia: Freepik

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *