{"id":4515,"date":"2022-12-12T10:23:30","date_gmt":"2022-12-12T09:23:30","guid":{"rendered":"https:\/\/dame1minutode.org\/?p=4515"},"modified":"2022-12-12T10:23:31","modified_gmt":"2022-12-12T09:23:31","slug":"internet-a-eleaniztasuna-sustatzeko-funtsezko-tresna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/internet-a-eleaniztasuna-sustatzeko-funtsezko-tresna\/","title":{"rendered":"Internet-a, eleaniztasuna sustatzeko funtsezko tresna"},"content":{"rendered":"\n<p>UNESCOko zuzendari nagusia den Audrey Azoulayren arabera, mundu osoan hamar ikasletik lauk ez dute hobekien hitz egiten edo ulertzen duten hizkuntzan hezteko aukerarik; ondorioz, haien ikaskuntzaren oinarria hauskorragoa dela uste da. Bestalde, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen iritziz, teknologia funtsezko tresna da ikaskuntza-aukera ekitatiboen bidez hezkuntzan inklusioa lortzeko ahaleginak bizkortzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Sarea edozein gizabanakorentzako gune irekia dela badakigu. Baina, hala ere, desberdintasun handiak islatzen dituela onartu beharra dago. Munduan 7.000 hizkuntza inguru dauden arren, gaur egun ziberespazioan dagoen eduki gehiena hizkuntza gutxi batzuetara mugatzen da. Hau da, haren edukiak ez ditu munduko hizkuntza guztiak proportzio berean islatzen. Hori dela eta, hainbat ekimen jarri dira abian sarean hizkuntza gutxituak ikusarazteko eta balioesteko baita hauen presentzia areagotzeko. Era berean, galzorian dauden mintzaira horietako hiztunei Interneterako sarbidea erraztea da helburu nagusienetariko bat.<\/p>\n\n\n\n<p>Hau da, hain zuzen ere, <em><a href=\"https:\/\/lingualibre.org\/wiki\/LinguaLibre:Main_Page\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Lingua Libre<\/a><\/em>-ren jarduera. Azken proiektu hau Wikim\u00e9dia France elkarteak martxan jarritako sare-hiztegi zabal bat da. Honen helburua, hizkuntza ezberdinetako hitzak eta hauen ahozkera erregistro komun batean biltzea da. Webgunen honen bidez, ikus-entzuneko hizkuntza ezberdinei buruzko jakintza zabaldu eta aberastu nahi izan dute bere sortzaileek. Hala nola, hizkuntza-komunitateen garapena bultzatzea du helburu proiektu honek, komunitate horiei online informaziorako sarbidea errazteko eta komunitate horietako hizkuntzen bizitasuna bermatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/idemi.africa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><em>Idemi<\/em> <\/a>plataforma digitalak ere, Afrikako mintzairen presentzia areagotu nahi du. Sinatou Ab\u00e8dj\u00e8 Saka beniniar jatorriko kazetari yoruba baten arabera, \u201cia bi afrikarretik bat, 650 milioi afrikar inguru, IKTetatik (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) kanpo daude\u201d. Horregatik, hain zuzen ere, Afrikako hizkuntzak ezagutarazten dituzten baliabide eta ekimen digital guztiak barne hartzen dituzten webgune eleanitzak sustatu nahi ditu plataforma honek. Era berean, gehien erabiltzen diren 50 hizkuntza afrikarretan datu-bolumen handiak ekoiztea du helburu, baita datu horiek modu irekian banatzea, hizkuntza-teknologietan interesa duten ekintzaile afrikar gazteen mesedetan. Idemik testu-datuak ere sortzen ditu soinu-grabazioetatik abiatuta.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrela, ahalegin handiak egiten ari dira hizkuntza gutxituen presentzia sarean areagotu eta ikusarazteko. Plataforma horiek hizkuntza-aniztasuna bermatzen laguntzen dute, eta, ondorioz, hizkuntza-eskubideen defentsa sustatzeko ezinbestekoak direla uste da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>ERREFERENTZIAK<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bajo Erro, Carlos. 2019. <em>\u201cLas lenguas que no existen en Internet\u201d. El Pa\u00eds. <a href=\"https:\/\/elpais.com\/elpais\/2019\/05\/06\/planeta_futuro\/1557145086_090629.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/elpais.com\/elpais\/2019\/05\/06\/planeta_futuro\/1557145086_090629.html<\/a><\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Idemi Africa. 2022. <em>\u201cQui sommes-nous?\u201d. <a href=\"https:\/\/idemi.africa\/%23qsn\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/idemi.africa\/#qsn<\/a><\/em><\/p>\n\n\n\n<p>UNESCO. 2022. <em>\u201cEl uso de la tecnolog\u00eda para el aprendizaje multiling\u00fce: retos y oportunidades: informe del seminario virtual con motivo de la celebraci\u00f3n del D\u00eda Internacional de la Lengua Materna 2022\u201d. <a href=\"https:\/\/unesdoc.unesco.org\/ark:\/48223\/pf0000381185_spa\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/unesdoc.unesco.org\/ark:\/48223\/pf0000381185_spa<\/a> <\/em><\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:20px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<hr class=\"wp-block-separator\"\/>\n\n\n\n<div style=\"height:20px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p><strong><em>Amets Aurrekoetxea Vallejo. <\/em><\/strong><em>Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea. <a href=\"http:\/\/www.linkedin.com\/in\/amets-aurrekoetxea-vallejo-453855254\">www.linkedin.com\/in\/amets-aurrekoetxea-vallejo-453855254<\/a><\/em> <\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:20px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p>*Irudia: freepik\/picjumbo. <em>Eskuragarri hemen: UNESCO. 2015. Una D\u00e9cada de promoci\u00f3n del pluriling\u00fcismo en el ciberespacio. <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/unesdoc.unesco.org\/ark:\/48223\/pf0000232743_spa\/PDF\/232743spa.pdf.multi\" target=\"_blank\">https:\/\/unesdoc.unesco.org\/ark:\/48223\/pf0000232743_spa\/PDF\/232743spa.pdf.multi<\/a><\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>UNESCOko zuzendari nagusia den Audrey Azoulayren arabera, mundu osoan hamar ikasletik lauk ez dute hobekien hitz egiten edo ulertzen duten hizkuntzan hezteko aukerarik; ondorioz, haien ikaskuntzaren oinarria hauskorragoa dela uste da. Bestalde, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen iritziz, teknologia funtsezko tresna da ikaskuntza-aukera ekitatiboen bidez hezkuntzan inklusioa lortzeko ahaleginak bizkortzeko. Sarea edozein gizabanakorentzako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":4509,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[539],"tags":[],"class_list":["post-4515","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-palabras-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4515","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4515"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4515\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4509"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4515"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4515"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4515"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}