{"id":4574,"date":"2023-01-27T12:48:45","date_gmt":"2023-01-27T11:48:45","guid":{"rendered":"https:\/\/dame1minutode.org\/?p=4574"},"modified":"2023-01-27T12:48:46","modified_gmt":"2023-01-27T11:48:46","slug":"bertsolaritza-euskal-tradizioa-baino-askoz-ere-gehiago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/bertsolaritza-euskal-tradizioa-baino-askoz-ere-gehiago\/","title":{"rendered":"Bertsolaritza: euskal tradizioa baino askoz ere gehiago"},"content":{"rendered":"\n<p>Bertsolaritza bertsoak bat-batean asmatzeko arte gisa eta honen inguruan Euskal Herrian sortutako mugimendu sozial gisa definitzen dute batzuek. Halaber, Xabier Amuriza bertsolariak estrofa honen bidez definitzen du bertsolaritza:<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Neurriz eta errimaz<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; kantatzea hitza<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; horra hor zer kirol mota<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; den bertsolaritza<\/p>\n\n\n\n<p>Era batera edo bestera, arte mota hau kantaren, errimen, neurrien eta improbisazioaren arteko baturatik lortzen den emaitza da, eta honakoa urte luzez izan da euskal kulturaren parte garrantzitsu bat. Gaur-gaurkoz ezagutzen den bat-bateko bertsolaritzaren laginik zaharrena XIX mende hasierakoa izanda ere, historialari adituen arabera posible litzateke ahozkotasunaren fenomeno honen jatorria historiaurrean kokatzea.<\/p>\n\n\n\n<p>1452 urtera arte itxaron beharko dugu ahozko jardunaren lehen aztarna erabakigarriak izateko, hauek Bizkaiko Foru Zaharrean zeuden bi aipurekin lotuta baitaude. Hala ere, garai hauei buruz ezin da da baieztapen zehatzik egin, hau da, orduko bat-batekotasunaren egoera zehatza ez da jakinekoa.<\/p>\n\n\n\n<p>1799an, Azpeitian, Fernando Amezketarrak kantatutako bi bertso gordeta badaude ere, 1801ean Villabonan ospatu zen saio izugarria aipatzea merezi du, 4.000 ikusle bildu baitzituen herriko plazan. Urteak aurrera joan ahala, fenomenoa geroz eta indartsuago bihurtzen joan zen euskal gizartean. Horren adibide garbia 1935. urtean ospatu zen lehendabiziko Euskal Herriko Txapelketa dugu.<\/p>\n\n\n\n<p>1940-1950 urte bitartean, Francoren diktaduraren ondorioz zentsura nagusitu bazen ere, bertsolaritza ez zen ahanzturan erori. Aitzitik, errepresio sozialaren aurkako instrumentu gisa erabili zuten. Diktadura garaian, nahiz diktadura ondorengo urteetan bertsolaritzak garai gogorrak bizi izan bazituen ere, momentuan momentuko beharretara eta errealitatera moldatzeko gaitasuna izan du. Horren adierazle dira, besteak beste, bertsolaritza eskolak, eta nola ez, lau urtetik behin ospatzen den Bertsolari Txapelketa Nagusia.<\/p>\n\n\n\n<p>Hain zuzen, joan den abenduaren 18an ospatu zen Iru\u00f1eko Nafarroa Arenan aurretik aipatutako txapelketa eta jendetza bildu zen bertan. 14.000 lagun inguru batu ziren Nafarroako hiriburuan egun osoko ekitaldiaz gozatzeko asmotan. Argi dago, beraz, bertsolaritza sasoi betean dagoela gaur egun.<\/p>\n\n\n\n<p>Era berean, aipatzekoa da joan den azaroan Frantziatik heldu zitzaigun berria, bertsolaritzak kultura ondare immaterialaren izendapena lortu baitu bertan. Frantziako Estatuko Kultura Ministerioaren erabakia \u201curtetako lanari egindako aitortza gisa\u201d deskribatu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Halaber, bertsolaritza mugimendu bizia dela aitortu dute Iparraldean, eta oro har, Euskal Herrian.<\/p>\n\n\n\n<p>Era honetara, bigarren aldiz jaso du aitortza bertsolaritzak ondare materiagabe bezala: 2018an Nafarroako Gobernuak izendatu zuen Kultur Intereseko Ondasun. EAEri dagokionez, Bertsozale Elkarteak jada egina du eskaria, eta prozesua martxan da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iturriak:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Zer da bertsoa?. <em>Bertsozale Elkartea. <\/em><a href=\"https:\/\/www.bertsozale.eus\/eu\/bertsolaritza\/sarrera-zer-da-bertsoa?set_language=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/www.bertsozale.eus\/eu\/bertsolaritza\/sarrera-zer-da-bertsoa?set_language=eu<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Historia. <em>Bertsozale Elkartea. <\/em><a href=\"https:\/\/www.bertsozale.eus\/eu\/bertsolaritza\/historia\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/www.bertsozale.eus\/eu\/bertsolaritza\/historia<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Astarloa, Iraitz. 2022. \u201cFrancia declara el bertsolarismo bien de inter\u00e9s cultural inmaterial\u201d. <em>Deia. <\/em><a href=\"https:\/\/www.deia.eus\/cultura\/2022\/11\/25\/francia-declara-bertsolarismo-interes-cultural-6257425.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/www.deia.eus\/cultura\/2022\/11\/25\/francia-declara-bertsolarismo-interes-cultural-6257425.html<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Bertsolarismo. <em>Etxepare Euskal Institutua. <\/em><a href=\"https:\/\/www.etxepare.eus\/es\/bertsolarismo\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/www.etxepare.eus\/es\/bertsolarismo<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Alberdi Etxaniz, Idoia. 2022. \u201cBertsolaritzak kultura ondare immaterialaren izendapena lortu du Frantzian\u201d. <em>Eitb.eus. <\/em><a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.eitb.eus\/eu\/kultura\/osoa\/9025752\/bertsolaritza-kultura-ondare-immaterialaren-katalogoan-sartu-du-frantziako-kultura-ministerioak\/\" target=\"_blank\">https:\/\/www.eitb.eus\/eu\/kultura\/osoa\/9025752\/bertsolaritza-kultura-ondare-immaterialaren-katalogoan-sartu-du-frantziako-kultura-ministerioak\/<\/a><\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:20px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<hr class=\"wp-block-separator\"\/>\n\n\n\n<div style=\"height:20px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p><em>Leire Goenaga Ega\u00f1a. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><em>Irudia: <a href=\"https:\/\/www.getxo.eus\/eu\/servicios\/detalle-evento\/8507\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Getxoko Udala<\/a><\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bertsolaritza bertsoak bat-batean asmatzeko arte gisa eta honen inguruan Euskal Herrian sortutako mugimendu sozial gisa definitzen dute batzuek. Halaber, Xabier Amuriza bertsolariak estrofa honen bidez definitzen du bertsolaritza: &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Neurriz eta errimaz &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; kantatzea hitza &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; horra hor zer kirol mota &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; den bertsolaritza Era batera edo bestera, arte mota hau kantaren, errimen, neurrien eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":4569,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[539],"tags":[],"class_list":["post-4574","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-palabras-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4574","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4574"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4574\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4569"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4574"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4574"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/dame1minutode.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4574"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}