Zergatik ez banatu
23 marzo, 20182010ean UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak “Eman minutu 1 / Dame 1 minuto de…” ikus-entzunezko lanen lehiaketa martxan jarri zuen. Horren helburua mundu mailan giza eskubideekin zerikusia duten arazoei buruz gizartea sentiberatzea eta kontzientzia zabaltzea da. Guztiak berdinak garela eta eskubide eta betebehar berberak ditugula aldarrikatzen du lehiaketak eta denok defendatu behar ditugula pertsona guztien eskubideak.
Urtero gai desberdin bat erabakitzen dute minutu bateko bideoa egiteko, adibidez, aterperik ez zuten pertsonak ikusaraztea, hezkuntzan berdintasuna lortzea… eta aurkezten diren lan guztien artetik giza eskubideak ongien defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontzientziatzen dutenek irabazten dute.
Duela bi urte Haurtzaro Ikastolako DBH 1eko Etikako ikasleak Unesco etxeak antolatutako lehiaketa horretan parte hartzen hasi ziren eta aurten ere parte hartu dugu eta bertan aurkeztutako Zergatik ez banatu bideo laburrarekin Eusko Ikaskuntza saria irabazi genuen DBH 1C gelako Anje Irastorza, Uxue Etxebeste, Ane Garmendia, Iker Ubiria eta Fermin Seinek.
Bilbora joan ginen garaikurra jasotzera eta eszenatokian hitz batzuk esateko aukera ere izan genuen, oso esperientzia interesgarria eta aberasgarria izan zen.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Iñaki Lertxundi eta Ariane Retegiri bideoa egiten laguntzeagatik, gorabehera batzuk izan genituen, baina elkarlanean zailtasun guztiak gainditu eta oso lan txukuna egin genuen denon artean. Oso gustura gaude lortutako emaitzarekin eta datorren ikasturtean ere parte hartzeko asmoa dugu, kulturartekotasuna gaiarekin.
No Hay Comentarios