Bakearen Nazioarteko Eguna
21 September, 2024Gaur Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu “Bakearen kultura landu” lelopean. Gainera, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Bakearen Kulturari buruzko Adierazpena eta Ekintza Programa onartu zitueneko 25. urteurrena ospatzen du.
Adierazpen horretan aitortzen denez, “bakea ez da gatazkarik eza soilik, prozesu positibo, dinamiko eta parte-hartzailea ere eskatzen du, elkarrizketa sustatzeko eta gatazkak elkar ulertzeko eta lankidetzan aritzeko espirituarekin konpontzeko”.
Bakearen kultura eta garapen iraunkorra ezartzea da UNESCOren agintaldiaren muina.
“Gerrak emakumeen eta gizonen buruan sortzen direnez, emakumeen eta gizonen buruan eraiki behar dira bakearen gotorlekuak”.
UNESCOren Konstituzioaren lehen paragrafo honek agerian uzten du gatazken jatorria ulertzen eta gatazka horiei aurre egiteko erantzuna ematen ahalegintzeko asmoa dugula.
Garapen iraunkorraren arloko prestakuntza eta ikerketa lehentasunen artean daude, bai eta giza eskubideen arloko hezkuntza, harreman baketsuetarako gaitasunak, gobernu ona, gatazken prebentzioa eta bakearen sendotzea ere.
Horregatik guztiagatik, “Dame un minuto de” ikus-entzunezko piezen lehiaketak bakearen giza eskubidea, bakearen kultura, indarkeriarik eza sustatzeko hezkuntzaren zeregina eta gatazken konponbide baketsua ditu ardatz.
Izena emateko eta bideoak bidaltzeko epea urriaren 1ean hasiko da, eta 2025eko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.
Urritik aurrera, lehiaketaren gaurkotasun osoa jarraitu ahal izango duzue webgune honetan, Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialen #D1MDbakea hashtagekin eta Youtubeko gure kanalaren bidez.
Zuen bideoen zain gaude!
Irudia: NBE. Bakearen Nazioarteko Eguna
No Hay Comentarios