Sariak

Eman minutu 1 OSASUNA

Hauek izango dira sariak, lau kategorietan:

‘EMAN MINUTU 1’ SARIA. Kategoria nagusia eta sari gorena.

SARIA: Dokumentalaren errealizazioa finantzatuko da, guztira 5.000 * euroko zenbatekoan + garaikurra.

Kategoria hau 18 urtetik gorako parte-hartzaileentzat da.

Lan irabazlea epaimahai espezializatu baten irizpideen arabera aukeratuko da, lehiaketaren oinarriak betetzen baldin baditu.

Kategoria honetako irabazleek saria onartzeko legezko agiri bat sinatuko dute. Agiri horretan, aurretik adierazitako kopuruarekin dokumental bat egiteko konpromisoa jasoko da.

Egindako dokumentala saria lortu eta hurrengo urteko azaroan aurkeztuko da UN Etxeak Bilboko Fair Saturday jaialdiaren barruan antolatutako ekitaldi publiko batean.

——————————————————–

‘EUSKARAZKO MINUTURIK ONENA’ SARIA.

SARIA: 1.250 € * + garaikurra

Euskarazko minuturik onena.

——————————————————–

‘EKIN ETA EGIN’ SARIA.

SARIA: 600 € * + garaikurra.

18 urtetik beherakoei zuzenduta dago, bai banaka bai taldeka (ikasgela, kurtso, ikastetxe, gazte-elkartea, etab.), aurkeztu ahal izango dira.

——————————————————–

‘UN ETXEA’ SARIA.

SARIA: 600 € * + garaikurra.

Kategoria honetan bideoaren mezua UNESCOren misioarekin bat datorren baloratuko da.

——————————————————–

*  (Sorkuntza artistikoko sari horiek materia fiskaleko indarreko erregulazioan jarritakoari lotuta egongo dira)