FAQ

Eman minutu 1 HITZAK

Zer da “Eman minutu 1” lehiaketa?

Eman minutu 1 urteko lehiaketa bat da, eta bertan minutu bateko iraupena duten ikus-entzunezko lan onenak saritzen dira, Giza Eskubideak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen edo kontzientziatzen dituztenak.

UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO zentroak antolatzen du 2010etik, eta urriaren 1etik urtarrilaren 31ra bitartean egiten da.

Lehiaketaren edizio bakoitzean gai desberdinak jorratzen dira. Oraingo honetan, lehiaketak “Eman minutu 1… HITZAK” izenburua du, eta Kultura eta hizkuntza aniztasunean jartzen du arreta.


Euskal Herritik kanpo ere parte har dezaket?

Jakina! Eman minutu bat nazioarteko lehiaketa bat da. Munduko edozein lekutatik eta edozein hizkuntzatan bideoak bidaltzea espero dugu.


Parte har dezaket bideo bat baino gehiago bidaliz?

Nahi adina ikus-entzunezko pieza aurkez ditzakezu, bai banaka, bai talde bat bazarete.


Konkurtsoa egin dezaket adingabea izanda?

Bai, noski! Sari-kategoria guztiak lor ditzakezu, eta 18 urtetik beherakoei soilik zuzendutako sari berezi bat ere badago: “Ekin eta Egin saria”.

Adi! : parte hartzeko baimen sinatua bidali beharko diguzue.

Bi baimen-eredu daude:

Bete eta sinatu beharreko baimen-ereduak oinarriei atxikita daude. Word formatuan ere deskargatu ahal izango dituzue esteka honetan.


Zenbat iraun behar dute bideoek?

Gehienez minutu bateko iraupena izango dute.

Minutu horretan ez dira sartzen kreditu-tituluak. Bideoaren hasieran edo amaieran kreditu-tituluak sartzen badituzu, zuk uste duzun iraupena izan dezakete.


Zein formatutan aurkez daitezke?

Formatu hauetako batean aurkeztu ahal izango dira: .mov, .avi, .flv, .mkv, .mpeg edo .mp4.


Nola eman behar dut izena?

Izena emateko, lehiaketaren webgunean dagoen formularioa erabili behar da.

Edozein unetan eman dezakezu izena, bai bideoa egin aurretik, bai bideoa amaituta eta bidaltzeko prest daukazunean.


Badago inskripzio-tasarik?

Ez, izen-ematea eta parte-hartzea guztiz doakoak dira.


Nola bidali behar ditut bideoak?

Modu askotara bidal dezakezu:

Bidalketaren helbidea dame1minutode@unescoetxea.org  da.

Mesedez, ez partekatu YouTube edo Vimeo esteka bat. Bidali artxiboa adierazi berri dugun bide batetik


Zein da izena emateko eta bideoa bidaltzeko epea?

2022ko urriaren 1etik 2023ko urtarrilaren 31ra, biak barne.


Nork aukeratzen ditu bideo sarituak?

Urtero epaimahai bat izaten dugu, kulturaren, giza eskubideen eta lankidetzaren munduko eragileek eta ikus-entzunezkoen munduko profesionalek osatua. Lehiaketa finantzatzen duten erakundeen ordezkariek ere parte hartzen dute.

Osatu ondoren, lehiaketaren web orriko blogean aurkeztuko dugu. Hemen ikus dezakezu nortzuk osatu zuten azken edizioan.

Epaimahaiak erabakitzen ditu “Ekin eta Egin”, “Euskarazko minuturik onena” eta “Sari Nagusia” kategorietako bideo irabazleak.

“UNESCO Etxea” kategoriako saria talde profesionalak eta UNESCO Etxeko bazkideek aukeratzen dute.


Nola eman dezaket lehiaketaren berritasun guztien berri?

https://dame1minutode.org/eu/blog/ kontsulta dezakezu non lehiaketari buruzko informazio guztia argitaratzen dugun, baita albiste interesgarriak eta edizio bakoitzaren gaiarekin lotutako elkarrizketak ere.

Hona ere jarrai dezakezu: @dame1minutode facebook, twitter eta instagram