Zer da?

Eman minutu 1 ZIENTZIA

2010ean, UN Etxea –UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak “Eman minutu 1…” ikus-entzunezko piezen lehiaketa jarri zuen abian, giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzeko helburuarekin.

“Eman minutu 1…” urtero egiten den lehiaketa da, eta minutu bateko ikus-entzunezko lanik onenak saritzen ditu, giza eskubideak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen edo haien inguruko hausnarketa eta kontzientziazioa bultzatzen dituztenak.

Edizio bakoitzean, lehiaketak gai desberdin bati eskaintzen dio arreta.

2026an, XVII. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 – ZIENTZIA” izenburua du.

Edizio honetan, Zientziarako Eskubidea defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko lan onenak sarituko dira.

Zientziak pertsona guztien zerbitzura egon behar du eta giza eskubideak errespetatu behar ditu.

Horrek esan nahi du pertsona guztiek zientziaren aurrerapenez baliatzeko aukera izan behar dutela bermatzea, gizarte osoaren parte-hartzea sustatzea eta ezagutza sortzeko moduen aniztasuna aitortzea. Halaber, lan zientifikoa babestea eta ebidentzietan oinarritutako informazioak desinformazioari eta manipulazio-saiakerei aurre egiteko gaitasuna izatea bermatzea ere esan nahi du.

Zientziarako eskubideaz hitz egiteak pertsona guztiek ezagutza zientifikoa eskuratzeko, zientziaren aurrerapenen onurak jasotzeko eta zientziari zein teknologiari lotutako eztabaidetan eta erabakietan parte hartzeko duten eskubideaz hitz egitea esan nahi du. Era berean, ikerketa babestea, herrialdeen arteko ezagutza-trukea sustatzea eta zientziak gizartearen ongizateari laguntzen diola bermatzea ere badakar.

Eskubide hori inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun. Aurrerapen zientifiko eta teknologikoek gero eta eragin handiagoa dute gure eguneroko bizitzan, osasunean, ingurumenean, politikan eta ekonomian. Aldi berean, desinformazioaren eta oinarri sendorik gabeko mezuen hedapena gero eta handiagoa da. Horregatik, funtsezkoa da zientzia zorrotza, irisgarria eta herritarrei irekia sustatzea, erabaki informatuak hartzen lagunduko duena eta gure garaiko erronkei aurre egiteko tresnak eskainiko dituena.

Zientziak guztion tresna izan behar du etorkizun bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko.

Izena emateko eta bideoak emateko epea 2026ko urriaren 1ean hasiko da, eta 2027ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik (egun hori barne).

Epaimahaiak bereziki baloratu ditu:


Lehiaketaren XVII. edizioaren oinarri osoak esteka honetan kontsultatu ahal izango dituzu eta zalantzarik baduzu, FAQ – Ohiko galderak atala kontsultatu.



Gogoratu:
 Izena emateko eta bideoak bidaltzeko epea 2026ko urriaren 1ean hasiko da, eta 2027ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.


* Icon by Freepik