2024an, XV. Edizioan, lehiaketak Eman minutu bat – BAKEA izenburua izan zuen.
Lehiaketaren edizio honetan bakerako giza eskubidea, bakearen kultura, indarkeriarik eza sustatzeko hezkuntzaren zeregina eta gatazken konponbide baketsua izan ditu ardatz.
Edizio honetan Euskadi, Katalunia, Kantabria, Madril, Hungaria, Polonia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Rwandatik etorritako 87 bideok hartu dute parte.
Sari banaketa ekitaldia 2025eko martxoaren 21ean Getxoko Muxikebarri zentroan egin zen.
Hauek izan ziren “Eman minutu 1 – BAKEA” lehiaketan saritutako bideoak ![]()