Europak kulturaren ahotsak entzuten ditu

Culture Action Europek (CAE) kultura-arlo guztietako kideekin lan egiten duen programa da. Ezaugarri hauek dituen programa bakarra da Europan, haren helburua arduradun politikoekin etengabeko harremanetan egotea baita, edozein motako artistak, aktibistak, akademikoak eta erakundeak batzeaz gain. Gainera, benetako eragina duten politika-kulturalak sustatzen ditu, kultura eta haren sarbidea eskubide gisa aitortzen dutenak.

CAE haren kideek finantziatzen dute eta Europar Batasunak berak finantzazioan laguntzen du ere (beste erakunde batzuekin batera, hala nola Frantziako Kultura Ministerioa edo Europako Kultura Fundazioa). Haren lana bi urtean behin ezartzen diren estrategia desberdinetan antolatzen da, estrategia bakoitza momentuko testuinguru soziokulturalari egokitzeko. Gaur egungo estrategia, 2025-2027 denboraldirako ezarrita, esfera globaleko gertakari anitzen aurka erantzun nahi du. CAEtik kultura sustatzen da edukazio-tresna giza, pentsamendu kritikoa, kohesio-sozialaren hobekuntza, lanbide sorkuntza, ekonomia suspertzea eta inspirazioa bultzatzen baititu.

Ikuspegiaren helburua ekosistema jasangarri, inklusibo eta demokratiko batekin konprometitzea da, hiru lan arlo identifikatuz. Lehenik eta behin, CAEk berrikuntza soziala kulturaren bitartez babesten duten politikak sortzen lagundu nahi du. Ekimen hauek gauzatzeko, Europatik kanpoko eragileen kolaborazioa behar izango dutela ukaezina da. Komunitate anitzen partizipazio aktiboa bilatzen da ere, batera politika kultural jasangarriak eraikitzeko. Ideia honek lotura zuzena du bigarren lan-eremuarekin, planetaren garapen jasangarrian eragin positiboa izango duen kultura baten alde egiten duena. Azkenik, hirugarrenik, CAEk bidezko baldintzak sustatzen ditu kulturako profesional guztientzat, bai finantzaketa egokien bidez, bai bidezko espazio bat sortuz proposamen digitalen eta adimen artifizialeko proposamenen aurrean.

Culture Action Europek proiektu gardenak eskaintzearen konpromisua du; horregatik, urtero, jarduera-informeak publikatzen ditu baita Jasangarritasun Politika bat du ere, proiektu guztietan modu jasangarri batean lan egiteko duten modu guztiak batzen dituena. Politika honek helburu errealistak finkatzen ditu, Europan eredu bihurtuz.

Proiektu eta jardueren harira, CAEk proposamen anitz sustatzen ditu, modu desberdin askotako parte-hartzea bultzatuz. Alde batetik, interesa sustatzen duten kanpainak argitaratzen dituzte, hala nola, Askatasun Artistikoari buruzko Europako Lege bat sortzeko. Lege honek, Europako Komisioaren kolaborazioa beharko luke eta artistei zentsurarik eta errepresaliarik gabe lan egiteko aukera emango lieke. Beste aldetik, haren aktibismo eremuak hainbat topaketa biltzen ditu: Artisten Lan Baldintzei buruzko Goi Mailako Mahai-ingurua edo Europa Sortzailea 2025ko Lankidetza Deialdia, non egungo egoerei buruz eguneratzen da eta iritzia ematen da, hala nola Europar Batasuneko Artisten Gutuna jorratzeko moduari buruz. Bestalde, CAEk akzio-taldeak eta zentro geografikoak ditu, kideen arteko taldeak sortzeko eta helburu berarekin batzeko: politika kultural lokalenganako influentzia izatea.

Culture Action Europe bezalako proposamenek interes partekatuak dituzten komunitateak sortzearen garrantzia erakusten dute. Programa honek ziurtatu du posiblea dela laguntza kolektiboarekin eragin zuzena izatea gobernu-erakundeetan eta kultura-sustatzaileen ahotsak entzuten direla.

ERREFERENTZIAK

https://cultureactioneurope.org/


Garazi Macho. Giza Eskubideei, Bakeari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Masterra, Universitat de València. https://es.linkedin.com/in/garazi-macho-jiménez-73b77133b

Azalaren irudia: Culture Action Europe web gunea

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *