Deialdiaren amaiera

Joan den urtarrilaren 31n amaitu zen lehiaketaren XVI. ediziorako bideoak aurkezteko deialdia, jasotako 75 inskripzioekin. Eskerrik asko zuen sormen, konpromiso eta lan bikainagatik!.

75 istorio. 75 begirada. 75 modu eskubide kulturalak defendatzeko, pertsona guztiek bizitza kulturalean parte hartzeko, irakaskuntza artistikorako, sorkuntzarako, askatasun artistikorako, artisten eskubide ekonomiko eta sozialetarako, ondarea eta bestelako ekipamendu kulturalak eskuratzeko eta gozatzeko, eta, azken batean, 75 modu daude ozen eta argi esateko: kultura giza eskubidea da.

Laster aurkeztuko dizuegu edizio honetako epaimahaia, eta otsaileko bigarren hamabostaldian bilduko da eztabaidarako. Bilera horren ondoren, bideo finalistak iragarriko ditugu bai webgune honetan bertan, bai lehiaketaren sare sozialetan.

Gorde data!: Era berean, jakinarazten dizuegu sariak banatzeko ekitaldia datorren martxoaren 13an, ostirala, izango dela Getxoko Muxikebarri zentroan.

Ekitaldi honetan, finalistak diren bideo guztiak proiektatuko dira, eta, azkenik, lau kategorietako bakoitzean zein bideok irabazi duten jakinaraziko da.

Laster, zeremoniari buruzko xehetasun gehiago emango dizkizuegu, eta izena emateko formulario bat irekiko dugu, webgune honetan ere eskuragarri egongo dena.

Gainera, ekitaldia UN Etxeako YouTube kanalean streaming bidez ematea aurreikusi da.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *