Sarituak

Eman minutu 1 Kultura

2025ean, XVI. edizioan, lehiaketak Eman minutu bat – KULTURA izenburua izan zuen.

Lehiaketaren edizio honetan eskubide kulturalei buruzko minutu bateko ikus-entzunezko lan onenak saritu ziren.

75 bideo jaso ziren Euskadi, Nafarroa, Andaluzia, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Madril, Italia, Argentina, Costa Rica eta Mexikotik.

Film labur finalistak eta irabazleak aukeratzeko, epaimahai zabala izan zen, kulturaren, hezkuntzaren, giza eskubideen eta lankidetzaren munduko eragileek eta ikus-entzunezkoen munduko profesionalek osatua.

Sari banaketa ekitaldia 2026ko martxoaren 13an Getxoko Muxikebarri zentroan egin zen.

 

Hauek izan ziren “Eman minutu 1 – KULTURA” lehiaketan saritutako bideoak 

Saria Eman minutu 1. Kategoria nagusia eta sari gorena.
Izenburua Este non é o meu derradeiro filme
Egilea Carmen P. G. Granxeiro
Saria UN Etxea
Izenburua El círculo de las miradas
Egilea Olfa Sendesni eta Médicos del mundo Euskadi - Munduko Medikuak
Saria Euskarazko minuturik onena
Izenburua Denok dugu zerbait esateko
Egilea Azkoitia BHI
Saria Ekin eta Egin
Izenburua No es un lujo
Egilea Carla Monté Sihuro