‘Eman minutu 1 Duintasunaren alde’ giza duintasunerako eskubide unibertsalari buruzko kontzientzia zabaldu nahi zen, gizakioi berezkoa zaigun balioa baita. Balio horrek berekin dakar aitortzea pertsona guztiok garela berdinak eskubide eta betebeharretan, eta, beraz, guztiok izan behar dugula osoki aintzat hartuak eta errespetatuak gizartean, inolako bereizketarik egin gabe arraza, genero, jatorri, adin, gizarte-klase edo sexu-orientazioagatik.
Edizio honetan leku desberdinetako bideoak jaso ziren: Frantzia, Valentzia, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik.
COVID-19k eragindako egoera dela eta, sariak banatzeko ekitaldia ezin izan zen aurrez aurre egin; beraz, irabazleen parte-hartze bakarrarekin grabatu zen eta EITBren webgunean dago eskuragarri.