2021ean, 12. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 BIZITZAren alde” izena hartu du eta 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) betetzeari buruz kontzientziatuko du.
Agenda 2030 eta GIHei buruz defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko lan onenak saritu ditu, mundu ekitatiboa, justua, inklusiboa, jasangarria eta planetarekiko errespetuzkoa eraikitzen lagunduz, konpromiso pertsonala eta errebeldia faktore abiarazle eta bideratzaile gisa hartuta.