Sarituak

Eman minutu 1 Hitzak

Galeriara joan

2022an, XIII. Edizioan, lehiaketak Eman minutu bat HITZAK izenburua izan zuen.

Edizio honetan hizkuntza- eta kultura-aniztasunari buruzko eta giza eskubideen sistemaren barruan kultura- eta hizkuntza-eskubideek duten lekuari buruzko minutu bateko ikus-entzunezko piezarik onenak saritu ziren.

Euskadi, Kantabria, Valentzia, Galizia eta Extremaduratik etorritako 79 bideok parte hartu zuten, baita Argentina, Bolivia, Bulgaria, Kolonbia, Italia, Mexiko eta Uruguaitik etorritakoek ere, hitz askorekin: euskaraz, gaztelaniaz, galizieraz, valentzieraz, katalanez, portugesez, rayeraz, nahuatlez, maputxez, yaganez, maorieraz, guaranieraz, tamazightez, banbaraz, hassanez, gaelikoz, arabieraz, ukraineraz, italieraz, ingelesez, frantsesez, alemanez, suedieraz, zeinu-hizkuntzaz…

Sari banaketa ekitaldia Getxoko Muxikebarri zentroan egin zen.

Saria Eman Minutu 1
Izenburua Hitzak, Munduak
Egilea Marta Las Heras eta Ainhoa Zamanillo
Saria UN Etxea
Izenburua Ezohikoak
Egilea Alejandra Bueno
Saria Euskarazko minuturik onena
Izenburua Hizkuntzaren garrantzia
Egilea Gorka Paniagua, Anue Catalan, Francisco Martinez eta Haizea Cid
Saria Ekin eta Egin
Izenburua Hai kur mamašu shis
Egilea Nuestra Señora del Carmen Indautxu Ikastetxea. Ikaslea: Xiyu Wu