2023an, XIV. Edizioan, lehiaketak Eman minutu bat – OSASUNA izenburua izan zuen.
Lehiaketaren edizio honetan osasunerako eta ongizaterako giza eskubideari buruzko minutu bateko ikus-entzunezko piezarik onenak saritu ziren, osasuna erabateko ongizate fisiko, mental, sozial eta ingurumenezkotzat hartuta, Nazio Batuen Garapen Agendako Garapen Jasangarriko 3. Helburuak ere adierazten duen bezala.
Euskadi, Gaztela eta Leon, Madril eta Galiziatik, baita Argentina, Ekuador eta Estatu Batuetatik ere, 43 bideo jaso ziren.
Sari banaketa ekitaldia Getxoko Muxikebarri zentroan egin zen.