“Eman Minutu 1 Askatasunaren alde” 11. edizioko sari banaketaren bideoa
13 May, 2021Osasun-egoerak jota eta sariak aurrez aurre emateko ezintasunagatik, azaldu genizuen bezala, “Eman Minutu 1 Askatasunaren alde” lehiaketaren sari banaketa ekitaldia apirilaren amaieran grabatu egin behar izan genuen. Azkenik, EITBko web gunean eta UNESCO Etxeko YouTube kanalean ikusi ahal izango duzue.
Ana Urrutia EITBko kazetariak aurkeztuta, bideo finalistak ikusi ahal izango dituzue, irabazleak ezagutu eta gainera honako hauek aurki ditzakezue:
- Haurtzaro Ikastolak egindako dokumentalaren estreinaldia, 9. edizioan garaile – “Eman minutu 1 Interkulturaren alde”,
- Nahiel Ibarrolaren “5431 itsasontzi” lanaren aurkezpena, 10. edizioko irabazlea – “Eman minutu 1 duintasunaren alde
- Itzalen antzoki bat Cruz Nogueraren eskutik.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta lehiaketa babestu duzuen guztiei! Espero dugu aurtengo edizioan elkarrekin minutu gehiagoz gozatzea!
No Hay Comentarios