Lehiaketaren XVI. edizioko finalistak
24 February, 2026Hauek dira epaimahaiak aukeratu dituen film labur finalistak, atzo 2026ko otsailaren 23an eztabaidatu ondoren:

XVI. edizio honetan parte hartze handia nabarmendu da 75 inskripzioekin. Eskerrik asko zuen sormen, konpromiso eta lan bikainagatik!
75 istorio. 75 begirada. 75 modu eskubide kulturalak defendatzeko, pertsona guztiek bizitza kulturalean parte hartzeko, irakaskuntza artistikorako, sorkuntzarako, askatasun artistikorako, artisten eskubide ekonomiko eta sozialetarako, ondarea eta bestelako ekipamendu kulturalak eskuratzeko eta gozatzeko, eta, azken batean, 75 modu daude ozen eta argi esateko: kultura giza eskubidea da.
Martxoaren 13an, ostirala, 19:00etan, Muxikebarri Zentroan, Getxon, egingo den sari-banaketako ekitaldian bideo irabazleak zeintzuk diren jakingo dugu.
Egun gutxi barru irekiko dugu zeremoniara joateko izen-ematea.
Ekitaldia, gainera, streaming bidez emango da UN Etxeko YouTube kanalean.
Informazio puntuala emango dizuegu. Adi egon!

No Hay Comentarios