Migrazioa eta bakea IDLES taldearen Danny Nedelko abestiaren bitartez

Blogerako sarrera honetan IDLES britainiar “punk” taldearen abesti baten letra komentatu nahiko nuke. Ibilbide luze eta arrakasta izugarria duen talde honek “gehien entzundako abestien” zerrendetan eduki sozial handiko mezuak sartzea lortu du, eta, gutxienez, hainbat arazo soziali buruzko hausnarketa kritikoa eragiten dute.

Danny Nedelko abestia, taldearen arrakastatsuenetariko bat, Joe Talbot abeslariaren lagun migratzaile bati buruz mintzatzen da, eta kritikak dioenez, migratzaileekiko elkartasun ereserki bat da. Generoari dagokion tonu “haserre” eta “gogorrarekin”, abestiak behin eta berriz aipatzen du bere laguna herritarra dela, indartsua dela, errugabea dela eta maitasunez egina dagoela. Kantak bere lagunak merezi duen duintasuna aipatzen du etengabe, eta, aldi berean, aurre egin behar dion errealitate korapilatsua ikusarazten du.

Horrela, lelo itsaskor eta zuzen batera bideratzen gaitu:

Beste errealitate batzuk ez ezagutzeak sortzen duen beldurrak izua dakar berekin, pertsonak kaltetzen dituen emozio suntsitzailea; hortik frustrazioa edo haserrea sortzen da, eta haserrea gorroto bihurtzen da. Horrexegatik, hitz hauekin argi eta garbi azaleratzen da gorroto-diskurtsoen atzean dagoen zentzugabeko jatorria, funtsik gabeko beldurra higuin bihurtzen duten eta, maila guztietan, bake-kulturaren aurkako gizarte-arazo handia eragiten duten mekanismoen bidez.

Tonu baikor batean, abestiak eraikitzeari buruz hitz egiten du, bere laguna “nitaz eta zutaz” egina dagoela aipatzen du, batasunaren beharra adierazten du eta migratzaileak maitasunez ikusarazteko erronkari aurre egin behar diogula dio. Hori da, halaber, bake positiborako bidea planteatzeko modua.

Kantaren letraz haratago, aipatu beharra dago abestia zuzenean aurkezten dutenean jendearengana dagoen hurbilpena (pertsonalki taldea 3 alditan ikusteko aukera izan dut). Jarraitzaileen artean abestiak arrakasta handia izateaz eta entzuleak letra abesten aritzeaz gain, entzuleekin modu berezian konektatzen dute, eszenatokitik jaitsi eta ikusleen artean integratuz, abestiak sustatzen duen batasun eta adiskidetasun mezu hori islatuz.

Hori gutxi balitz, duela gutxi taldeak Banksyrekin (bere errebindikazio sozialengatik ezaguna den artistarekin) kolaborazio bat egin zuten. Bertan, Danny Nedelko kantua interpretatzen zuten bitartean, jendearen bitartez aurpegirik gabeko pertsona-tamainako eta salbamentu-txalekoekin jantzitako panpinez betetako baltsa bat mugitzen zen. Horrela, etorkinek bizitza hobe baten bila itsasoa pateran zeharkatzeko dituzten baldintza latzak salatzen ari ziren.

“Eman bake minutu 1” blogerako letra hau berreskuratu badut, migratzaileen babesa, ikusgarritasuna eta ulermena premiazkoa delako eta izan behar duelako da,  gorroto-diskurtsoekin eta horiek bakerako bidean sortzen dituzten kalteekin amaitu ahal izateko. Bide neketsua da, eta, kulturaren elementuen laguntzaz, baita kultura popularraren laguntzaz ere, lotura komunitarioak sortzen eta bakea eratzen lagun dezakegu.


Unai Ortiz Urbizu. Deustuko Unibertsitateko Filosofia, Politika eta Ekonomiako graduko ikaslea. www.linkedin.com/in/unai-ortiz-858814217

Azalaren argazkia: X / @LLiamJL

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *