«Ezina ekinez egina» dokumentalaren aurkezpena Getxon

2026ko urtarrilaren 30ean, 19:00etan, Getxoko Muxikebarri Zentroko Arrigunaga Aretoan izango den «Ezina ekinez egina» dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Doako sarrera.

José Miguel Llanok zuzendu du dokumentala, gure “Dame 1 Minuto de” lehiaketaren XIV. edizioan sari nagusia irabazi zuenak

Dokumentalaren ondoren, José Miguel Llano, Abel Fernández (Ezina Ekinez Egina) eta Ziortza Llano (TIPI-TAPA zaldi bidezko terapiaren proiektuaren zuzendaria) izango dira solasaldian. Gainera, aurkeztuko dugu edizio berria: «Dame 1 Minuto de Cultura», kultur bizitzan parte hartzeko eta gozatzeko giza eskubideari eskainia.

‘Ezina ekinez egina’ dokumentalaren sinopsia

Ezina ekinez egina José Miguel Llanok zuzendutako dokumentala da, eta izen bera duen elkartearen lana erakusten du. Elkartea Amurrion dago eta Abel Fernández (Spiderabel) sustatu du. Boluntarioek osatzen dute, eta bere helburua da aniztasun funtzionala duten pertsonei laguntza ematea.

Horretarako, material espezializatua erabiltzen dute.20 minutuko dokumentala Amurrion (Araba), Zumaian (Gipuzkoa), Gordexolan (Bizkaia) eta Monte Kolitzan (Balmaseda, Bizkaia) grabatu da.

Balioak zabaldu nahi ditu: elkartasuna, osasun eskubidea eta pertsonen ongizatea, eta balio horiek gazteengana transmititzea. Gainera, gaixotasun desberdinak eta bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duten osasun-profesionalen konpromisoa ikusarazi nahi ditu.

Katxarrería Films eta José Miguel Llano dira ekoizleak.


Jarduera doakoa da.
Erreserbatu zure sarrera hemen


Eman minutu 1 UN Etxeak sustatutako proiektua da, Getxoko eta Bilboko Udalek, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak, eta Laboral Kutxak emandako babes eta lankidetzarekin.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *