Sari-banaketa ekitaldia
25 February, 2026UN Etxeak “Eman minutu 1 – KULTURA” Ikus-Entzunezko Lanen Nazioarteko XVI. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldira gonbidatzen zaitu. Ekitaldia martxoaren 13an, ostirala, 19:00etan ospatuko da Muxikebarri zentroko Ereaga aretoan, Getxon (Basagoiti etorbidea, 77).
Cruz Noguera aktore eta antzerki zuzendariak eta Begoña Guzmán UN Etxeko Kultura arduradunak gidatuko dute ekitaldia eta Sokaire Violinistas, Eskuz Esku Abesbatza eta Asier Paredes arituko dira bertan.
Sarrera doakoa da baina ekitaldira joateko ezinbestekoa da izena ematea
on-line izen-emate orriaz
Ondoko kategorietan banatuko dituzte sariak:
- “Eman minutu 1 Saria”: Kategoria nagusia – Sari gorena .
- “Ekin eta Egin Saria”: 18 urtetik beherakoei.
- “UN Etxea Saria”: UNESCOren aginduari gehien egokitzen zaion mezua duen film laburra sarituko da.
- “Euskarazko minuturik onena Saria”.
Eguna: Martxoak 13, ostirala
Ordua: 19:00etan
Tokia: Muxikebarri Zentroan, Getxon. (Basagoiti etorbidea 77) (ikusi mapa)
Ekitaldia, gainera, streaming bidez emango da UN Etxeko YouTube kanalean.
No Hay Comentarios