Atenasko eskola: koadro zientifiko bat

Pizkundeko koadro bati begiratzeko esaten badizut, Rafaelen Atenasko Eskola bezala, ziur erreparatzen diozun lehenengo gauza pintzelen maisutasuna, perspektiba, tuniken tolesturak edo konposizioaren edertasuna dela. Artelan ikaragarria da, museo batean aho zabalik uzten zaituzten horietakoa.

Baina fresko hori, berez, zientziaren historiako erretratu indartsuenetako bat dela esango banizu?

Koadro horretan ez dago artea bakarrik; elkarrekin bizi dira Platon, Aristoteles, Pitagoras… filosofoak eta matematikariak, plaza publikoan aurkikuntzak eztabaidatzen, keinuak egiten eta partekatzen. Izan ere, batzuetan uste dugu zientzia eta artea unibertso bereizietan bizi direla, baina historiak erakusten digu hori ez dela egia.

Irudia handitu

Zientzia kalean ere sortzen da, kultur eztabaidan eta mundua ulertzeko jakin-minean. Izan ere, gaur egun STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) ereduaz hitz egiten dugunean, ez gara ezer berririk asmatzen ari, arteak eta zientziak aurrera egiteko elkarren beharra dutela dioen ideia errenazentista berreskuratzen baizik.

UNESCOren Kultura Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsalak gogorarazten duen bezala —adierazpen artistikoarekin batera, zientzia- eta teknologia-ezagutzarako sarbide unibertsala bermatzearen alde egiten du—, zientziarako eskubidea ulertzea da zientzia kultura ere badela konturatzea.

Zientzia, koadro bat margotzea edo poema bat idaztea bezain adierazpide sortzaile eta sakona da. Biek ala biek nortzuk garen eta gure inguruan zer dagoen jakiteko galdera berdinei erantzun nahi diete, baina tresna ezberdinekin.

UNESCO. (2001). Declaración universal de la UNESCO sobre la diversidad cultural. Conferencia General de la UNESCO, 31ª reunión, París, 2 de noviembre de 2001. https://www.unesco.org/es/legal-affairs/unesco-universal-declaration-cultural-diversity


Lucía Paulo Segura. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea. https://www.linkedin.com/in/luciapaulo/?isSelfProfile=true

Imagenes: Wikimedia Commoms. Azaleko irudia: Atenasko Eskola (xehetasuna). | Testuaren irudia: Atenasko Eskola (osoa)