Sari-banaketa ekitaldia atzeratuta
11 March, 2020Berriro zuekin harremanetan ipintzen gara jakinarazteko martxoaren 13rako aurreikusita dagoen “Eman minutu 1 duintasunaren alde” sari-banaketaren ekitaldia, zoritxarrez, atzeratu egin behar dugula, Coronavirus/COVID- 19ren egungo egoera dela eta.
Osasun agintarien gomendioei jarraituz, EITBk bere instalazioetan ekitaldi publikorik ez egiteko erabakia hartu berri du.
Barkamena eskatzen dizuegu egoera honek sortu ahal dituen eragozpenengatik..Zeremonia atzeratu egin da, oraingoz zehazteke dagoen datan. Beste data bat ipini bezain laster jakinaraziko dizuegu.
Eskerrak ematen dizkizuegu lehiaketarekiko duzuen interesagatik eta konpromisoagatik.
Eskerrik asko laguntzeagatik!
No Hay Comentarios