Sari-banaketa ekitaldia atzeratuta

Berriro zuekin harremanetan ipintzen gara  jakinarazteko martxoaren 13rako aurreikusita dagoen “Eman minutu 1 duintasunaren alde” sari-banaketaren ekitaldia, zoritxarrez, atzeratu egin behar dugula, Coronavirus/COVID- 19ren egungo egoera dela eta.

Osasun agintarien gomendioei jarraituz, EITBk bere instalazioetan ekitaldi publikorik ez egiteko erabakia hartu berri du.

Barkamena eskatzen dizuegu egoera honek sortu ahal dituen eragozpenengatik..Zeremonia atzeratu egin da, oraingoz zehazteke dagoen datan. Beste data bat ipini bezain laster jakinaraziko dizuegu.

Eskerrak ematen dizkizuegu lehiaketarekiko duzuen interesagatik eta konpromisoagatik.

Eskerrik asko laguntzeagatik!

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *