‘Crisis’, Cesare Maglioni-k zuzendua, XII. edizioaren bideo irabazlea
11 March, 2022Sergio Martinez Villarren ‘Itsaso’, euskarazko bideorik onena da.
Irungo Toki Alai Ikastetxeak irabazi du ‘UNESCO Etxea’ kategorian ‘Mugak’ film laburrarekin.
Kalez Kale – Gasteizko Kaleko Heziketarako Udal Programak ‘Ekin eta Egin’ saria irabazi du ‘Los 17’ lanarekin.
Cesare Maglionik irabazi du nazioarteko ikus-entzunezko lanen ‘Eman minutu 1’ lehiaketaren XII. edizioa ‘Crisis’ lanarekin.
‘Crisis’ ikus-entzunezko alegatu sendoa da, ingurumena errespetatzeko eta mundu jasangarriagoa lortzeko zein eginkizun bete behar dugun sakontzeko premia erakusten diguna. Pobrezia eta ingurumen-krisia txanpon beraren bi aldeak dira.
Euskarazko lan onenari saria Sergio Martínez Villar zuzendariaren “Itsaso” lanarentzat izan da.
Hamazortzi urte beherakoentzako ‘Ekin eta egin’ kategorian, Kalez Kale – Gasteizko Kaleko Heziketarako Udal Programa izan da garaile ‘Los 17‘ lanarekin.
‘UNESCO Etxea’ kategorian Irungo Toki Alai Ikastetxeak irabazi du ‘Mugak’ lanarekin.
Ana Urrutia EITBko kazeteria izan da aurkezlea eta Cruz Noguerak eta Sendoa Bilbaok (la ley fosfórica – Portu radio) parte hartu dute. Elena Setienen ‘In this short life’ bideoa aurkeztu da.
Saritutako bideo guztiak ikus ditzakezu esteka honetan
No Hay Comentarios