Sarituak

Eman minutu 1 Ura

Galeriara joan

Ura baliabide bakarra eta ordezkaezina da, bizitzaren funtsezko oinarria eta baldintza ezinbestekoa pertsonen eta herrien garapenerako. Alabaina, gaur egun, munduan 7 pertsonatatik batek –1.000 milioi lagunek– ez dute urik eskura beren oinarrizko beharrizanetarako, eta munduko biztanleen ia %40k –2.600 milioi lagunek hor nonbait– ez du saneamendu egokirik eskura. Ondorioak lazgarriak dira osasunerako, hezkuntzarako, etxebizitzarako, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako, ingurumenerako eta pobreziarako.

Edateko ura eta saneamendua eskura ez izateaz ari garelarik, eskubide baten urraketaz ari gara; kontua ez da soilik baliabide baten berezko eskasia, baizik eta horrek dakarren pobrezia, gizartean sortzen diren aldeak eta borondate politikorik eza.

Ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen funtsa hauxe da: pertsona guztiek beren beharretarako eta etxeko beharretarako ura behar beste, kalitatezkoa, eskura eta moduan izateko eskubidea. Nazio Batuen Batzar Nagusiak eta Giza Eskubideen Kontseiluak onartu zuten eskubide hori modu ofizialean eta, egokiera baliatuz, UNESCO Etxeak ikus-entzunezko lanen lehiaketa antolatu zuen: “Eman minutu 1 Uraren alde”. Lehiaketa horretan eskubide horren inguruko lanik irudimentsuenak saritu ziren, gehienez ere minutu bateko piezak.

Saria Sari gorena
Izenburua Invisible Needness
Egilea Gerard Franquesa (Girona)
Saria 2. saria
Izenburua Entre dos aguas
Egilea Pablo Gallo (Bilbao)
Saria 3. saria
Izenburua Quiero ser la gota que colme su vaso
Egilea Elisabeth Pérez (Euskadi)