“Eman minutu 1 Giza Eskubideen alde” lehiaketaren bidez gizartea ohartarazi nahi genuen miloika pertsonek egunero munduan zehar pairatu behar duten egoerari buruz, non euren Giza eskubideak urratuta dauden. Gainera, aldarrikatu nahi genuen pertsona guztiok berdinak garela eta eskubide eta betebehar berberak ditugula.
“Eman minutu 1 Giza Eskubideen alde” lehiaketaren irabazleak izan zen ikus-entzunezko lan onenak eta giza eskubideak hoberen defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontziatzen dutenak.
Aurtengo edizioan bideoak jaso ziren munduko leku desberdinetatik: Argentina, Kolonbia, Valentzia, Zaragoza, Madril eta Euskaditik.
Sari banaketa Bilboko EITBren egoitzako Multibox aretoan izan zen ostiralean, martxoaren 6an, 300 pertsona baino gehiagoren aurrean.