Hezkuntza, bakea eraikitzeko tresna: #UtziZureArrastoa

Hau da Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak aukeratutako leloa Apirilak 23tik 29ra ospatuko den Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Asterako.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina nazioarteko koalizio bat da, 100 herrialde baino gehiagotan presentziarekin, eta partaideak Gobernuz Kanpoko Erakundeak, hezkuntzako sindikatuak, ikastetxeak eta askotariko gizarte-mugimenduak dira.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina nazioarteko komunitateari agindutako konpromezuak bete ditzan eskatzeko 2000 urtean sortu zen. Batez ere doako eta kalitatezko Hezkuntza inklusiboa bermatzeko guztiontzat.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren Espainiako Koalizioak bere ibilera hasi zuen 2003an eta 17 autonomia-erkidegotan presentzia du.

Aurten Kanpainaren leloa “Hezkuntza, bakea eraikitzeko tresna: Utzi zure arrastoa!” dugu, Hezkuntzak duen papera eskubide bezala balio azpimarratuz, baina baita bakea bultzatzeko eta gatazkak bakean ebazteko gizarte gaiak eraikitzeko, erremintarik garrantzitsuena delako.

Gatazka etengabe dago gure bizitzetan, hortaz funtsezkoa da pertsonak, bizitzan zehar aurkituko duten gatazka sozial eta pertsonalen konponbide baketsuak bultzatzen duten balioetan heztea.

Justizia, askatasuna, lankidetza, errespetua, solidaritatea, jarrera kritikoa, konpromisoa, autonomía,  aniztasunaren balioespena, elkarrizketa eta parte-hartzea… bezala balioez hitz egiten dugu.

Modu berean, bake-kultura hezkuntzak gure herriko ikasgeletan bortizkeria egoerekin edo diskriminazioarekin bukatzera lagun dezake, eskola jazarpenaz adibidez, bortizkeriari uko eginez eta enpatia eta errespetua bezalako balioen transmisioaren bidez.

Urte guztian zehar burutzen den sentsibilizazio, eragin eta mobilizazio prozesuko momenturik garrantzitsuena  Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea da.

Aste horretan, kalera irteten gara eta hainbat jarduera antolatzen ditugu, hezkuntza eskuratzeko eskubidearen garrantziaz kontzientzia soziala sortzeko. Urtero hezkuntza eskuratzeko eskubideari erlazionatuta, ikasturtean heziketa-komunitateekin landutako  gai baten zentratzen da.

Euskadin, 2018ko Apirilak 25an, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea dela eta, kanpainaren ekitaldi nagusia Bilboko Areatzako kioskoan, 11:00tik 12:30ra, egingo da. Bertan ikastetxeak protagonistak izango dira, hezkuntzarako eskubidea eskatuz eta autoritate akademiko eta ordezkari politiekoek izango dute hauek entzuteko aukera.

Gasteizen, apirilak 24an goizeko 10tan hasita, Arriaga parkean,  ekitaldia egingo dute, gatazka-zonetan hezkuntzaren alde giza kate batekin, eta ondoren ikasleek eta agente social eta politiekoek erreibindikazio desberdinak irakurriko dute.

Donostian, apirilak 26an, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian, Euskadiko taldearen ordezkariek parte hartuko dute Hezkuntza Eskubidearen Aldeko XIII. Jardunaldietan.

Euskadiko ekitaldiak, apirilak 27an Eibarren bukatzen dira. Han haurrentzako lantegia antolatuko da eta bertan hezkuntzaren eskubideari buruz, arrazto eta mezuen bidez, landuko da.

 

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *