Lehiaketaren epe amaiera

Joan den urtarrilaren 31n amaitu zen bideoen aurkezpen deialdia Bizitzaren XII. edizio honetarako. Edizio honetan, berriz ere gainditu dugu parte-hartzearen errekorra, 104 izen-emate izan baitira. Eskerrik asko zuen inplikazioagatik, zuen konpromisoagatik eta zuen lanagatik!

Datozen egunetan aurkeztuko dizuegu datorren otsailaren 25ean kategoria guztietako irabazleak eta finalistak erabakitzeko bilduko den epaimahaia. Horren ondoren, bideo finalistak iragarriko dira.

Halaber, jakinarazten dizuegu sari-banaketa martxoaren 10ean, osteguna, izango dela, 20: 00etan, EITBko Multibox Aretoan.

Egungo osasun-alertaren inguruabarrak direla eta, finalistek, antolatzaileek eta agintariek bakarrik parte hartu ahal izango dute: sartzeko, banakako gonbidapena, COVID pasaportea eta maskara beharko dira. Halaber, ekitaldia streaming bidez emango da EITBren webgunearen bidez.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *