Mugiment Kirol Txartela: Kirolaren bidez ongizatea bultzatuz

Hirugarren Garapen Jasangarriaren Helburuak, osasuna eta ongizatea burubide dituenak, jomuga nagusia du bizitza osasuntsua bermatzea eta guztiontzako ongizatea sustatzea adin guztietan. Hemen, ongizatea bizitzeko beharrezko gauzen multzo gisa definitu daiteke, kasu batzuetan erosotasunarekin edo bakearekin konparatuz. Ongizatea sustatzeko bideak asko badira ere, kirola baliabide gisa batzuetan oharkabean pasatzen da. Hemen saiatu da Eusko Jaurlaritza, Kirol Txartela Mugimenduaren bidez, bertako biztanleen ongizatea bultzatzen.

Ekimenean sartu aurretik, garrantzitsua da ikustea Nazio Batuek zer esaten duten. Hirugarren GJHtik hasita, NBEk dio kirola ongizatea sustatzeko gaitasuna duela, osasun fisiko eta mental onaren sustatzearen bitartez. Ez hori bakarrik, era berean bizimodu osasungarriak irakasteko ere balio du, besteak beste, transmititu ezin diren gaixotasunen aurkako borrokan lagunduz.

Hala ere, kirolaren abantailak GJH honetatik haratago doaz. Esate baterako, kirolak genero-berdintasuna sustatzeko gaitasuna ere badu parte-hartze orekatuaren bidez, bostgarren Garapen Jasangarriaren Helburuari lagunduz. Kirola ahalduntzeko mekanismo gisa hartuta, onurak eremu fisikotik psikosozialera pasa daitezke.

Azken batean, argi dago kirolaren onurak ugariak direla Garapen Jasangarrirako Helburu eta 2030 Agendaren sustapenean.

Gizartearentzako dituen onurez jabetu, Eusko Jaurlaritzak agenda zabala garat du 3 GJHari dagokionez. 10 konpromisok, 46 ekimenek eta 500 jarduera baino gehiagok osatzen dute agenda hau. 121garren konpromisoa izango da hemen guretzat interesgarriena. “Euskal herritarren artean jarduera fisikoa eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzea eta Euskadi Europako gizarte aktiboenen artean kokatzea” du helburu bere lehen ekimenak. Horretarako, kirol txartel bakarraren eredu bat zabaldu nahi du Euskadi osorako: Mugiment Kirol-Txartela.

Kirol-instalazio publikoen bidez jarduera fisikoaren praktika sustatzeko diseinatua, proiektua txartel birtual batean islatzen da. Txartel honen bitartez, programari atxikitako beste udalerri batzuetako kirol-instalazioetan sartzeko aukera ematen die udal-kirol zerbitzuetako abonatuei. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatu, 70.000 erabiltzaile baino gehiago ditu gaur egun, 160 instalazio eta 1170 jarduera baino gehiagotara sarbidea erraztuz dagoeneko 97 udalerritan.

Eskuratze eta erabiltze hutsarekin, Eusko Jaurlaritzak ekimen honetan bere gizartean kirola bultzatzeko proiektu perfektua aurkitu du. Kirola sustatzeaz gain, kirol-eskaintza ere handituz, kirolaren aldeko apustua ongizaterako bide gisa argia da.

Mugiment, euskal gizarte aktiboa lortzeko proiektuaren esparruan, kirol-txartelaren leloak argi uzten du “kirola edonon” dela helburua. Giza garapena eta ongizatea sustatzeaz gain, kirolean parte hartzeak iraunkortasuna, bakea eta giza eskubideak sustatzeko ere balioko du.

Erreferentziak

Kirol Txartela Mugiment. https://kiroltxartela.eus/eu

El papel del deporte en la consecución de los Objetivos de Desarrollo Sostenible. https://www.un.org/es/chronicle/article/el-papel-del-deporte-en-la-consecucion-de-losobjetivos-de-desarrollo-sostenible

El deporte promueve el desarrollo humano y el bienestar: componentes psicológicos. https://www.un.org/es/chronicle/article/el-deporte-promueve-el-desarrollo-humano-y-el-bienestar-componentes-psicologicos-de-la

Eusko Jaurlaritza. GJH 3. https://programa.irekia.euskadi.eus/eu/sustainable_dev_goals/3


Rafael Flores Toledo. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea. https://www.linkedin.com/in/rafael-flores-toledo-36509526b

Irudia: Kirol Txartela Mugiment

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *