BERTAN BEHERA – Sari-banaketa ekitaldia
13 February, 2020UNESCO Etxeak “Eman minutu 1 Duintasunaren alde” Ikus-Entzunezko Piezen Nazioarteko X. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldira gonbidatzen zaitu. Ekitaldia martxoaren 13an, osteguna, 20:00etan ospatuko da EITBko Multibox aretoan, Bilbon (Basurtuko kaputxinoen kalea, 2).
Aretoko segurtasun-arrazoiak direla eta, ekitaldira joateko ezinbestekoa da baieztatzea
Ondoko kategorietan banatuko dituzte sariak:
- “Eman minutu 1”. Kategoria nagusia.
- “Ekin eta Egin Saria”. 18 urtetik beherakoei.
- “UNESCO Etxea Saria”. Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.
- “Euskarazko minuturik onena Saria”.
Ana Urrutiak aurkeztuko du ekitaldia eta musika eta emanaldi desberdinak izango ditu.
Eguna: Martxoak 13, ostirala
Ordua: 20:00etan
Tokia: EITB Bilbao
(Basurtuko kaputxinoen kalea, 2) Multibox aretoa. (ikusi mapa)
Informazio Gehiago: dame1minutode@unescoetxea.org 94 427 64 32

No Hay Comentarios