Sari-banaketa ekitaldia
15 February, 2019UNESCO Etxeak “Eman minutu 1 Interkulturaren alde” Ikus-Entzunezko Piezen Nazioarteko IX. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldira gonbidatzen zaitu. Ekitaldia martxoaren 15ean, osteguna, 20:00etan ospatuko da EITBko Multibox aretoan, Bilbon (Capuchinos de Basurto, 2).
Aretoko segurtasun-arrazoiak direla eta, ekitaldira joateko ezinbestekoa da baieztatzea
Ondoko kategorietan banatuko dituzte sariak:
-
Eman minutu 1: Kategoria nagusia .
-
Ekin eta Egin Saria: 18 urtetik beherakoei.
-
UNESCO Etxea Saria: Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.
-
Euskarazko minuturik onena saria.
-
EIKEN aipamena: Euskadiko ikus-entzunezko piezarik onena sarituko da hau da, teknika digitalen erabilera hobekien bultzatzen duena Kalitatezko proposamena, berritzailea eta orijinala izan beharko du, aurretik saritu gabea.
Ana Urrutiak aurkeztuko du ekitaldia eta musika eta emanaldi desberdinak izango ditu.
Eguna: Martxoak 2, ostirala
Ordua: 20:00etan
Tokia: EITB Bilbao
(Camino Capuchinos de Basurto, 2) Multibox aretoa. (ikusi mapa)
Informazio Gehiago: dame1minutode@unescoetxea.org 94 427 64 32
No Hay Comentarios