Terapiara joan al zara inoiz?
3 March, 2022Marta Padura Muñoz.
Osasunari buruz hitz egiten dugunean, askotan osasun mentala alde batera uzten dugu, osasun fisikoari lehentasuna emanez. Hala ere, osasun mentala funtsezkoa da gure ongizaterako. Honek, eguneroko zereginei ekiteko dugun moduari eragiteaz gain, beste pertsona batzuekin harremanak izateko dugun moduari ere eragiten dio, ohetik jaikitzea bezalako ekintza sinpleak zailduz.
Baina, zergatik kostatzen zaigu hainbeste horretaz hitz egitea? Osasun mentala estigmatizatua izan den gaia da. Osasun mentaleko nahasmenduak dituzten pertsona askok nahiago dute ezkutatu eta horri buruz ez hitz egin, gaixotasun mentalen errealitatea ukatuz eta tabu bihurtuz. Nahasmendu mentalak jasaten dituzten pertsonei “ahul” edo “zoro” bezala irudikatzeko joerak ondorio larriak izan ditu, kaltetuei lotsa sentiaraziz.
Hala eta guztiz ere, 2020an bakarrik, batez beste 11 pertsonek bere buruaz beste egin zuten egunero Espainian, suizidioa heriotza ez-naturalen kanpo-kausa nagusia bihurtuz. Izan ere, COVID-19aren pandemiak egoera okertu besterik ez du egin, gero eta pertsona gehiagok pairatzen baitituzte depresioa edo antsietatea bezalako nahasmenduak.
Pandemiarekin, arreta osasun mentalean jartzeko aukera iritsi da. Ikusi denez, COVID-19ak osasunaren dimentsio guztiei eragin die, eta arazo hau era zuzenean minimizatzen lagunduko duten irtenbide eta neurri berriak planteatzeko unea da. Gizarteak nahiz gobernuek osasun mentalaren gaia aurretik faltan zen enpatiaz lantzeko aukera dute, buruko nahasmenduak dituzten pertsona guztiak ongi etorriak senti daitezen, arazo honi modu naturalago batean aurre egin izateko. Hori lortzeko, beharrezkoa da osasun mentalarekin zerikusia duen guztia ikusaraztea eta horren inguruan heztea. Zenbat eta gehiago normalizatu gai honen inguruko elkarrizketak, orduan eta errazagoa izango da benetako konponbideak aurkitzea.
Nazio Batuen Erakundeak 2030 Agendan gai honi heltzen dion Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) bat sartu zuen, hirugarren GJHa osasuna eta ongizatea izanik. Gainera, GJH horren barruan, 3.3 puntua aurkitzen da, zuzenean gaixotasun ez-kutsakorrekin eta osasun mentalarekin aritzen dena. Hala ere, baliteke puntu hori nahikoa ez izatea mundu mailako pertsonen ongizatean hobekuntza bermatzeko. Osasun mentalak beti ematen ez zaion garrantzia merezi du. Kaltetutako pertsonek ezin dute isilean sufritzen jarraitu, jarduteko ordua iritsi da.
Marta Padura Muñoz.
https://www.linkedin.com/in/marta-padura-59a739225
Argazkia: Munduko Osasun Erakundea (WHO)
No Hay Comentarios