UNESCO Etxetik UN Etxera: etapa berri baten hasiera

Joan den urriaren 24an, Nazio Batuen sorreraren 77. urteurrenean, UNESCO Etxeko praktika-taldeko kide gisa, Bilboko Euskalduna Jauregian izan nintzen. Izan ere, 31 urte igaro dira jada irabazi-asmorik gabeko elkarte hau abian jarri zenetik. Hala bada, joan den Astelehenean erakundeak modu publikoan eman zion hasiera bere etapa berriari. Izen aldaketarekin batera 一UNESCO Etxetik UN Etxera一 erakundeak modu publikoan eman zion hasiera bere etapa berriari. Gainera, UN Etxeak, Nazio Batuen Erakundearen helburuak eta balioak sustatzeko konpromisoari eusten jarraituko duela adierazi zuen eta, bereziki, Euskadin Hezkuntza, Zientzia eta Kultura eta 2030 Agenda sustatzeko konpromisoari. Era berean, UN Etxearen etapa berri honen ikuspegi eta misio berritua aurkeztu zen, nazioarteko aliantzak zabaldu nahi dituena, baina bere sustraietatik bereizi gabe. UN Etxeak bertakotik mundu mailarantz laguntzen du.

Pilar Kaltzada idazle eta kazetariak aurkeztuta, ekitaldia UNESCO Etxeak hasieratik gazteei UNESCO bulegoetan trebatzeko eta lan egiteko aukera ematen egin duen lan garrantzitsuari buruzko bideo batzuekin hasi zen. Bertan ere, Nieves Fernandez eta Arantza Acha entzun ahal izan genituen, gaur egungo UN Etxeko lehendakaria eta zuzendaria hurrenez hurren. Halaber, Daniel Innerarity filosofo ezagunaren 一2022ko Giza Zientzien Ikerkuntzako Sari Nazionalaren irabazlea一 eta Silvia Escobar Giza Eskubideetarako Espainiako enbaxadore ohiaren hausnarketetaz ere gozatu genuen. Ekitaldiari amaiera emateko, Iñigo Urkullu Lehendakariak hitz batzuk eskeini zizkigun, orain arte erakundeak egindako lan eredugarri eta borondatezkoa aitortzeko.

“Amets egiteko eskubidea ez dago Nazio Batuek 1948. urtearen amaieran aldarrikatu zituzten hogeita hamar giza eskubideen artean. Baina harengatik eta edateko ematen dituen urengatik ez balitz, gainerako eskubideak egarriz hilko lirateke”. Cruz Noguerak Eduardo Galeanoren “Amets Egiteko Eskubidea” poema errezitatu zuen azken hau antzezten zuen bitartean. Horri esker, momentu magiko eta ispiratzaile batean murgildu ginen eta, une labur batez behintzat, hankaz gora dagoen gaur egundo mundua etorkizunean zuzen jartzen begitandu genuen. Amets egin genuen.

Amets Aurrekoetxea Vallejo. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea.

www.linkedin.com/in/amets-aurrekoetxea-vallejo-453855254

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *