cine-arte.net viaeptv.com
1win.com.ec 1win1.com.mx bogotaabierta.co
iuorao.ru
obrazovaniestr.ru
agropacifico.mx
parquenacionalrapanui.cl
redmujeres.org
pinup.com.ve 1win1.cl 1win1.mx mikemarko.com rossiyanavsegda.ru azuresummit.live tgasu.ru

Abian da “Eman minutu 1” lehiaketaren 11. edizioa

“Dame 1 Minuto / Eman Minutu 1” lehiaketaren 11. saioak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1. artikulua betetzeari eta urratzeari buruz kontzientziatu nahi ditu herritarrak: “Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute”.

Era berean, 2.1 artikuluak honela dio: “Gizaki orori dagozkio. Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik”.

3. artikuluari dagokionez: “Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea”. Horregatik, askatasunaren eskubide unibertsalaren inguruan kontzientziatzen saiatuko gara, izan ere, hau baita giza izaerak berezko duen balioetako bat“.

Honi dagokionez, norbanako guztiek eskubide eta betebehar berberak ditugu. Era berean, arraza, generoa, jatorria, adina, gizarte-egoera edo sexu-orientazio bereizketarik egin gabe, pertsona oro errespetatu eta balioetsi behar dugu gizarte-mailan. Autonomia, askatasuna eta erantzukizuna dira gure askatasunaren oinarri diren balore saihetsezinak eta, ondorioz, askatasuna ez dago transferigarri, ez salgarri ezta negoziagarri ere. Izan ere, askatasuna, gure baliorik intimoena izateaz gain, etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun ondarea da ere.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren aurkako delituak, torturak eta diskriminaziopraktikak ikusarazi eta salatu nahi ditugu, izan ere, ekintza hauek gizakion duintasuna – berariaz – mintzeaz gain, euren bizitza bake eta harmonian eraikitzeko duten eskubidea urratzen baitute.

Halaber, delituak askotariko motatako izan daitezke: Adin txikikoen edota adin nagusikoen aurkakoak, emakumeen aurkako genero-indarkeria – ezaugarri eta zehaztapen desberdinak dituztela –… Hitz batez, delitu hauek guztiak zaurgarritasun sozialeko egoeran dauden pertsonen aurkakoak izan ohi dira. Desberdinkeria eta bidegabekeria sozialak eta gizateria bateratzen duen etika sozialaren gabeziak gizartean baztertuta dauden pertsonen duintasunaren kontzako eskubide-urraketak eragiten ditu.

Gizaki ororen eskubide guztiak defendatu behar dira, gure erantzukizun eta betebeharra baita erantzuteko aukerarik ez duten pertsona ahulen eskubideak babestea. Horrela, ekitate- eta duintasun-esparruan, iraunkorra eta planetak eskaintzen dituen baliabideekiko errespetuzkoa izango den bidezko mundua eraiki ahal izango dugu.

Deialdia 2021eko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *