Oharra: Sari-banaketa ekitaldia

Jakinarazten dizuegu “Eman minutu 1 Duintasunaren alde” leiaketaren X. edizioko sariak banatzeko ekitaldia grabatu egingo dela eta irabazleek bakarrik parte hartuko dutela, publikorik gabe. Ondoren, streaming bidez emitituko da EITBn, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko den egunean eta orduan. Era berean, gure asmoa da ekitaldiaren grabazioa EITBren webgunean “nahieran” atalean uztea, horretarako aukera duzuenean ikus dezakezuen.

Laster lau sarien irabazleekin harremanetan jarriko gara informazioa emateko eta dagokion sariaren banaketa grabatzeko data adosteko.

Ekitaldia aprobetxatuko dugu “Askatasunaren alde Eman Minutu 1” delakoaren 11. edizioa aurkezteko. Deialdia urriaren 1ean hasiko da, urtarrilaren 31ra arte.

Barkamena eskatzen dizuegu sarien banaketan izandako atzerapenagatik, baina gaur egungo prebentzio-egoeragatik eta distantzia sozialagatik ezin izan dugu lehenago ospatu.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *