Archivo

Posts categorizados: Ekitaldiak

XV. edizioko epaimahaikideak aurkezten dizkizuegu

XV. edizioko film labur irabazleak aukeratzeko epaimahai aparta dugu, honako hauek osatua: Unai García Gallastegui, malena Pineda Aguirrezabal, Imanol Sáenz de Ugarte, Itziar Idiazabal, Fernanda Cándida Esteves, Leire Pascual, Maite Alonso eta Monika Vázquez. Otsailaren 24an bilduko dira UN Etxean eztabaidatzeko. Bilera horren ondoren, finalisten bideoak iragarriko dira, bai webgune honetan bertan, bai lehiaketaren sare sozialetan. […]

Deialdiaren amaiera

Joan den urtarrilaren 31n amaitu zen lehiaketaren XV. ediziorako bideoak aurkezteko deialdia, jasotako 87 inskripzioekin. Eskerrik asko zuen inplikazioagatik, konpromisoagatik eta lanagatik! Datozen egunetan, edizio honetako epaimahaia osatuko duten pertsonak aurkeztuko dizkizuegu. Aurreikuspenen arabera, otsaileko bigarren hamabostaldian bilduko da lehiaketako bideoei buruz eztabaidatzeko. Bilera horren ondoren, finalisten bideoak iragarriko dira, bai webgune honetan bertan, bai […]

«Erromintxela. Senderos y raíces» dokumentalaren aurkezpena Getxon

Urtarrilaren 24an, 19:00etan, Getxoko Muxikebarri Zentroko Areeta Aretoan izango den «Erromintxela. Senderos y raíces» dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Doako sarrera. ‘Erromintxela. Senderos y raíces’ dokumentala aurkeztuko da, Marta Las Herasek eta Ainhoa Zamanillok zuzendua, “Eman Minutu 1 – Hitzak” gure lehiaketaren 13. edizioan sari nagusiaren irabazleak. Dokumentalaren ondoren, Ainhoa Zamanillo zuzendariarekin solasaldia izango da, eta “Eman […]

Erromintxela: bizikidetzarako mintzoa

Azaroaren 30ean, UN Etxeak Erromintxela: Senderos y Raíces dokumentala estreinatu zuen Bilboko Guggenheim Museoan. Marta Las Heras eta Ainhoa Zamanillo zuzendutako lan honek “Dame 1 Minuto de – Palabras” lehiaketaren 13. edizioan irabazitako sari nagusiaren emaitza da. Estreinaldia 2024ko Fair Saturday Jaialdiaren eta museoaren TopARTE programaren testuinguruan egin zen. Erromintxela: Senderos y Raíces dokumentalak XV. […]

«Erromintxela. Senderos y raíces» dokumentalaren estreinaldia Fair Saturday jaialdian

Azaroaren 30ean, 18:00etan, Guggenheim Bilbao Museoan izango den «Erromintxela. Senderos y raíces» dokumentalaren estreinaldira gonbidatzen zaituztegu. Doako sarrera. Fair Saturday 2024 jaialdiaren esparruan, eragin soziala duen arte eta kulturarako jardunaldian, eta Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE programaren barruan, ‘Erromintxela. Senderos y raíces’ dokumentala estreinatuko da, Marta Las Herasek eta Ainhoa Zamanillok zuzendua, “Eman Minutu 1 – Hitzak” […]

Eman minutu bat lehiaketaren arrakasta handia Fair Saturday 2023 jaialdian

Fair Saturday 2023 jaialdiaren esparruan, eragin soziala duen arte eta kulturarako jardunaldian, eta Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE programaren barruan, BRUJAS dokumentala arrakasta handiz estreinatu zen, Cesare Maglionik zuzendua, «Eman Minutu 1 Bizitzaren Alde» gure lehiaketaren 12. edizioan sari nagusia irabazi zuena. Dokumentalaren ondoren, zuzendariarekin solasaldia izan zen, eta Eman Minutu 1-Osasuna, osasunerako eta ongizaterako giza […]