Archivo

Posts categorizados: Askatasuna

Askatasunerako eskubidea: Rejas. Reinserción Social.

Joan den azaroaren 26an, Fair Saturday 2022 jaialdiaren esparruan, Bilboko Guggenheim Museoan, Mikel Unzue zuzendariaren Rejas. Reinserción Social dokumentala estreinatu zen. Azken hau, “Eman minutu 1 – Askatasuna” deituriko UNESCO Etxeak antolatutako ikus-entzunezko piezen nazioarteko lehiaketaren 11. edizioaren irabazlea izan zen. Ekitaldia Mungiako Udal Musika eta Dantza Eskolako, Eider Zugazaga, Ariane Garmendia, Ziortza Elorriaga eta […]

Elkarrizketa Radio Popular-Herri Irratian

Radio Popular-Herri Irratian Irati Lasa, “Eman minutu1 Askatasunaren alde” lehiaketako irabazleetako bat ‘Atzerako Kontaketa’ bideoarekin eta Txabi Anuzita lehiaketaren koordinatzailearekin izandako elkarrizketa partekatzen dizuegu. Laster sari-banaketa ikusi ahal izango duzue lau kategorietako bideo finalistekin eta irabazleekin. Adi egon!

Oharra: Sari-banaketa ekitaldia

Jakinarazten dizuegu “Eman minutu 1 Askatasunaren alde” lehiaketaren XI. edizioko sariak banatzeko ekitaldia grabatu egingo dela eta irabazleek bakarrik parte hartuko dutela, publikorik gabe. Grabaketa apirilaren 14an izango da. Laister irabazleekin harremanetan jarriko gara, saria ematera joan daitezen. Halaber, ekitaldiaren grabazioa “Nahieran” atalean EITBren webgunean eta lehiaketaren webgunean uzteko asmoa dugu, ikus dezazuen. Barkamena eskatzen […]

Lehiaketaren 11. edizioko finalistak

Hauek dira epaimahaiak aukeratu dituen 15 film labur finalistak, martxoaren 3an eztabaidatu ondoren: Aurtengo edizioan parte-hartze handia eta aurkeztutako lanen kalitatea nabarmendu dituzte. Zorionak guztioi! Sariak banatzeko ekitaldian jakingo dugu zein diren bideo irabazleak. Dena antolatzen ari gara, ahalik eta lasterren egin dadin. Gaur egun, pandemiaren erruz ezarritako alarma-egoera daukagula ezin izango da ekitaldia aurrez […]

Epaimahaiaren hurrengo bilera

Datorren martxoaren 3an bilduko da (on line) XI. edizioko “Eman Minutu 1 ASKATASUNAren alde” lehiaketako epaimahaia. Aurkeztutako 99 bideoetatik 52 bideo heldu zaizkie epaileei; gainera, 52 bideo horietatik 33 Ekin eta Egin kategoriakoak dira. Hortaz, egun horretatik aurrera, bideo finalisten eta lehiaketaren sari-banaketa ekitaldiaren berri emango dugu. Era berean, gaur egun, pandemiaren erruz ezarritako alarma-egoera […]

Gero eta gutxiago falta da

Gure web orriaren azaleko erlojuaren orratzak bere helmugara ailegatzear daude: “00 00 00 00”. Izan ere, 0-ra heldutakoan “EmanMinutu1 ASKATASUNA” lehiaketaren XIII. edizioaren bideoak bidaltzeko epea bukatuko baita. Zuen bideoak aurkezteko gogoa eta adorea pizteko asmoz, ona hemen hamabigarren edizio honen aurkezpen-bideoaren klip-a (sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko den bideoaren zati txikia).