Archivo

Posts categorizados: Hitzak

Ba al dut nire hizkuntzan hitz egiteko eskubiderik?

Nire ama hizkuntza eta nire herriak kantatzen dituen kantuak ahazten baditut, zertarako balio dute nire begi eta belarriek? Zertarako balio du nire ahoak? Lurraren usaina ahazten badut, eta ez ongi artatzen, zertarako balio dute nire eskuek? Zergatik bizi naiz munduan? Nola sinets nezake nire hizkuntza ahula eta pobrea delako ideia zentzugabea, amaren azken hitzak evenkiz […]

Hizkuntzak hiltzen direnean…

Mende honetan zehar mundu osoko 7.000 hizkuntzetatik 3000 inguru desager daitezkeela diote kalkulu eta ikerketa batzuek. UNESCOk, arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlas ezberdinetan, munduko hizkuntzarik ahulenen azterketa sakon eta zehatza jasotzen duten txostenetan, egoera kezkagarri honetaz ohartarazten saiatzen da eta nazioarteko lankidetzaren bidez hizkuntza-aniztasuna maila globalean babesteko garrantzia nabarmentzen du. Izan ere, hizkuntza bat galtzeak […]

“Eman minutu 1 – HITZAK” abian da!

Lehiaketaren XIII. edizioak Kultura eta hizkuntza aniztasunean jartzen du arreta. Edizio honetan minutu bateko bideorik onenak sarituko dira, kultura- eta hizkuntza-aniztasunari buruz eta giza eskubideen sistemaren barruan kultura- eta hizkuntza-eskubideek duten lekuari buruz defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen dutenak. Hizkuntza-aniztasunaren galera gizateriaren ondarearen zati baten galera da. Hizkuntza-eskubideak onartzea urrats sendoa da tolerantzia eta […]