Archivo

Posts categorizados: Zientzia

«Zertaz ari gara bakeaz ari garenean ?» dokumentalaren estreinaldia Fair Saturday 2026an

José Miguel Llanoren “Zertaz ari gara bakeaz ari garenean?” dokumentalaren estreinaldira gonbidatzen zaituztegu. Azaroaren 28an izango da, 18:00etan, Guggenheim Bilbao Museoan. Sarrera doan. Fair Saturday 2026 Jaialdiaren esparruan, eragin soziala duen arte eta kulturarako jardunaldian, eta Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE programaren esparruan, «Zertaz ari gara bakeaz ari garenean ?» dokumentala estreinatuko da, Jose Miguel Llanok […]

Ikusezina ikusaraztea. Horrela sortu zen Eman minutu 1 – ZIENTZIA lehiaketaren XVII. edizioko irudia

Eman minutu 1 ekimenaren edizio bakoitza deialdia ireki baino askoz lehenago hasten da. Beti giza eskubide batetik abiatzen gara, eta erantzutea kostatzen zaigun galdera bat egiten diogu geure buruari: nola lortu jendeak eskubide hori bere sentiaraztea? Aurten zientziaren txanda da. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 27. artikuluak aitortzen du pertsona orok duela aurrerapen zientifikoan eta haren […]

Elkarrizketa bat Marta Macho Stadlerrekin

Duela egun batzuk Euskal Herriko Unibertsitatera joateko aukera izan nuen, Marta Macho Stadler elkarrizketatzeko: matematikaria, EHUko irakaslea, Bilboko Kultura Zientifiko eta Ilustre Katedrako Mujeres con Ciencia blogaren editorea. Aditu baten begiradatik, zientziarako eskubideak benetan zer esan nahi duen eta ezagutza gizartera nola hurbiltzen den ikasteko aukera paregabea izan zen. Lehenik eta behin, dena nola hasi […]

Eta zure semea diseinatu ahal izango bazenu?

Imajinatu une batez zure seme edo alabaren begiak, altuera edo gaitasunak hautatzeko aukera dagoela, bideo-joko bateko pertsonaia bat osatzen ari bazina bezala. Oso urrun dirudien arren, edizio genetikoa, adimen artifizialean egindako aurrerapenak eta gizakiekin egindako ikerketak hain azkar ari dira aurrera egiten, ezen atzo zientzia fikzioa zena, gaur zientzialarien mahaia ukitzen hasi baita. Eta noski, […]

Atenasko eskola: koadro zientifiko bat

Pizkundeko koadro bati begiratzeko esaten badizut, Rafaelen Atenasko Eskola bezala, ziur erreparatzen diozun lehenengo gauza pintzelen maisutasuna, perspektiba, tuniken tolesturak edo konposizioaren edertasuna dela. Artelan ikaragarria da, museo batean aho zabalik uzten zaituzten horietakoa. Baina fresko hori, berez, zientziaren historiako erretratu indartsuenetako bat dela esango banizu? Koadro horretan ez dago artea bakarrik; elkarrekin bizi dira […]

Ba al du Tik Tok -ek zerikusirik zientziarako eskubidearekin?

Zenbat aldiz entzungo ote diogu lagunen bati “lehengoan irakurri nuen…” esaldi mitikoa, berez informazio hori Tik Tok-en 30 segundoko bideo batetik atera duenean? Zintzoak izanda, askoz intelektualagoa eta serioagoa geratzen da zerbait irakurri duzula esatea Tik Tok-en ikusi duzula esan beharrean, baina zergatik gertatzen da hori? Agian, zientzia liburuetan edo laborategietan bakarrik ikusten jarraitzen dugulako. […]