pinup.com.ve 1win1.cl 1win1.mx mikemarko.com rossiyanavsegda.ru azuresummit.live tgasu.ru

Eskuek ere hitzak adierazten dituzte

Ahots-kordek soinurik egin ezin dutenean, belarriak entzuteko gai ez direnean, orduan entzuten dute begiek eta egiten dute hitz eskuek.

Zer da zeinu-hizkuntza edo keinu-hizkuntza? Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioaren arabera, berezko gramatika duen ikusizko, keinuzko eta espazioko hizkuntza naturala da, beste edozein hizkuntzaren ezaugarri guztiak eta funtzio berberak betetzen dituena. Halaber, Espainiako Zeinu-hizkuntza Irakasteko Institutua-ren arabera, ahozko entzumen-mintzairak ez bezala 一honeetan mezua entzunez jasotzen dugu eta gure ideiak soinu artikulatuen bidez igortzen ditugu一, zeinuen mintzairak, ikus-keinu hizkuntza bati egiten dio erreferentzia, mezua ikusmenaren bidez jaso eta eskuen, gorputzaren eta adierazpenaren bidez igortzen baita.

Munduko Pertsona Gorren Federazioak dioenez, 72 milioi gizaki inguruk ezagutzen eta erabiltzen dute zeinu-hizkuntza mundu osoan. Ildo horretan, Nazio Batuen Erakundeko Pertsona Ezinduen Eskubideei buruzko Konbentzioak keinu bidezko hizkuntzen erabilera sustatzen du, eta, 2008. urteaz geroztik, gainerako ahozko eta entzumen hizkuntzen estatus bera antzatetsi dio keinu hizkuntzari. Hala nola, 2017an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak irailaren 23a ezarri zuen Zeinu-hizkuntzen Nazioarteko Egun gisa.

Ezinezkoa litzateke gizadiaren historian hizkuntza bakarra egon dela eta orain arte hizkuntza bakar baten bidez komunikatu garela pentsatzea. Ez luke zentzurik, beraz, zeinu-mintzaira unibertsala dela pentsatzeak ere ez. Keinu-hizkuntza bakar bat egotetik urrun, ezberdintasun ugari daude herrialde baita kultura ezberdinen artean. Berez, esan daiteke herrialde batzuek bat baino gehiago dutela. Aurreko baieztapenak zenbaki zehatzetan islatuz, 130 ezagutzen dira ofizialki. Hala ere, 300 ere egon daitezkeela uste da, horietako asko hizkuntza-komunitate txikietan sortzen baitira.

Tradizioak, artea, legeak edo balioak eta sinesmenak bezala, keinu-hizkuntzak ere kulturaren parte dira. Ondorioz, azken honekin batera eboluzionatu eta bilakatu egiten dira, testuinguru desberdinetara eta herrialde edo komunitate bakoitzaren behar sozial, kultural eta historikoetara egokituz.

Espainian, zehazkiago, zeinu-mintzaira Espainiarra eta Katalandarra 2007an onartu ziren. Eta urte batzuk geroago, 2018an, Ondare Historikoaren Kontseiluak bi hizkuntza hauek herrialdeko kultura-ondare immaterialaren parte izendatzea erabaki zuen. Hain zuzen ere, 70.000 eta 100.000 espainiar inguruk ezagutzen eta praktikatzen dituzte azken bi hauek. Eta ondorioz, 2014. urtean ekainaren 14a izendatu zen Espainiako Zeinu Hizkuntzen Egun Nazional gisa.

Zeinu-mintzairak ere hizkuntzak dira, eta, beraz, horiek erabiltzen eta praktikatzen dituztenen hizkuntza-eskubideak ere babestu beharra dago.

ERREFERENTZIAK

Accedes. 2020. “70.000 personas usan la lengua de signos en España”. https://accedes.es/70-000-personas-usan-la-lengua-de-signos-en-espana/

Confederación Estatal de Personas Sordas. 2022. “Lengua de Signos”. https://www.cnse.es/index.php/lengua-de-signos

Instituto de Enseñanza de la Lengua de Signos Española. 2022. “¿Qué es la Lengua de Signos Española?”. https://ielse.es/lengua-de-signos-espanola/

Servicio de Información sobre Discapacidad. 2022. “¿Cuántos tipos de lengua de signos existen en el mundo?”. https://sid-inico.usal.es/noticias/260869/

* Argazkia: UN Photo/Loey Felipe


Amets Aurrekoetxea Vallejo. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea. www.linkedin.com/in/amets-aurrekoetxea-vallejo-453855254

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *