FAQ

Eman minutu 1 KULTURA

Ohiko galderak

Zer da “Eman minutu 1” lehiaketa?

“Eman minutu 1” urteko lehiaketa bat da, eta bertan minutu bateko iraupena duten ikus-entzunezko lan onenak saritzen dira, Giza Eskubideak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen edo kontzientziatzen dituztenak.

UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak antolatzen du 2010etik, eta urriaren 1etik urtarrilaren 31ra bitartean egiten da.

Lehiaketaren edizio bakoitzean gai desberdinak jorratzen dira. Oraingo honetan, gai nagusia eskubide kulturalak dira, eta, beraz, lehiaketaren izenburua “Eman minuto 1 – KULTURA” da


Euskal Herritik kanpo ere parte har dezaket?

Jakina! Eman minutu bat nazioarteko lehiaketa bat da. Munduko edozein lekutatik eta edozein hizkuntzatan bideoak bidaltzea espero dugu.


Parte har dezaket bideo bat baino gehiago bidaliz?

Nahi adina ikus-entzunezko bideo aurkez ditzakezu, bai banaka, bai talde bat bazarete.

Hainbat bideorekin parte hartu nahi baduzu, izena eman behar duzu bidaltzen diguzun bideo bakoitzeko


Konkurtsoa egin dezaket adingabea izanda?

Bai, noski! eta 18 urtetik beherakoei soilik zuzendutako sari berezi bat ere badago: “Ekin eta Egin saria”.

Adi! : parte hartzeko baimen sinatua bidali beharko diguzue.

Bi baimen-eredu daude:

Bete eta sinatu beharreko baimen-ereduak Word formatuan deskargatu ahal izango dituzue esteka honetan.


Zenbat iraun behar dute bideoek?

Gehienez minutu bateko iraupena izango dute.

Minutu horretan ez dira sartzen kreditu-tituluak. Bideoaren hasieran edo amaieran kreditu-tituluak sartzen badituzu, zuk uste duzun iraupena izan dezakete.


Zein formatutan aurkez daitezke?

Formatu hauetako batean aurkeztu ahal izango dira: .mov, .avi, .flv, .mkv, .mpeg edo .mp4.


Nola eman behar dut izena?

Izena emateko, lehiaketaren webgunean dagoen formularioa erabili behar da.

Edozein unetan eman dezakezu izena, bai bideoa egin aurretik, bai bideoa amaituta eta bidaltzeko prest daukazunean.

Gogoratu: hainbat bideorekin parte hartu nahi baduzu, izena eman behar duzu bidaltzen diguzun bideo bakoitzeko.


Badago inskripzio-tasarik?

Ez, izen-ematea eta parte-hartzea guztiz doakoak dira.


Nola bidali behar ditut bideoak?

Modu askotara bidal dezakezu:

Bidalketaren helbidea dame1minutode@unetxea.org  da.

Mesedez, ez partekatu YouTube, Vimeo, Facebook, Twitter, Instagram edo TikTok esteka bat. Bidali bideo artxiboa adierazi berri dugun bide batetik.


Zein da izena emateko eta bideoa bidaltzeko epea?

2025eko urriaren 1etik 2026ko urtarrilaren 31ra, biak barne.


Nork aukeratzen ditu bideo sarituak?

Urtero epaimahai bat izaten dugu, kulturaren, giza eskubideen eta lankidetzaren munduko eragileek eta ikus-entzunezkoen munduko profesionalek osatua. Lehiaketa finantzatzen duten erakundeen ordezkariek ere parte hartzen dute.

Osatu ondoren, lehiaketaren web orriko blogean aurkeztuko dugu. Hemen ikus dezakezu nortzuk osatu zuten azken edizioan.

Epaimahaiak erabakitzen ditu “Ekin eta Egin”, “Euskarazko minuturik onena” eta “Sari Nagusia” kategorietako bideo irabazleak.

“UN Etxea” kategoriako saria talde profesionalak eta UN Etxeko bazkideek aukeratzen dute.


Beste pertsona batzuen irudiak, musika edo bideoak erabil ditzaket nire obran?

Zure bideoak originala izan behar du. Irudiak, musika, ilustrazioak edo beste pertsona batzuek sortutako beste baliabide batzuk erabiltzen badituzu, ziurtatu horiek sartzeko beharrezko baimenak dituzula.

Egile-eskubideekin arazorik izanez gero, antolakuntzak ez du erantzukizunik izango eta bideoa lehiaketatik ken daiteke.


Erabil ditzaket adimen artifizialeko tresnak nire bideoa sortzeko?

Bai, adimen artfiziala erabil dezakezu, baina garrantzitsua da zure obra aurkeztean argi eta garbi adieraztea.

Inskripzio-formularioaren “Iruzkinak” atalean, konta iezaguzu zer tresna erabili zenituen eta zenbat esku hartu duen azken emaitzan.

Gogoratu sormena eta giza lana gehiago baloratuko direla adimen artifiziala erabiltzea baino, eta beti errespetatu behar dituzu sortutako edo erabilitako edozein edukiren egile-eskubideak.


Nola jakingo dut nire bideoa finalista hautatu duten?

Epaimahaiak erabakia hartu ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara, baldin eta zure bideoa finalista aukeratu badute lau kategorietako batean.

Gainera, finalisten zerrenda argitaratuko dugu lehiaketaren blogean eta sare sozialetan: @dame1minutode facebooken eta instagramen. 


Noiz eta non banatuko dira sariak? Joan behar dut?

Sari banaketa ekitaldia 2026ko martxoan egingo da. Lehiaketaren webgunean eta sare sozialetan behar adina denboraz parte hartzeko izena emateko data, ordua eta modua iragarriko ditugu.

Azken edizioetan bezala, zeremonia Getxoko Muxikebarri Zentroan egingo da.

Ekitaldian zehar finalistak diren bideo guztiak proiektatuko dira eta kategoria bakoitzeko bideo irabazleak iragarriko dira.

Zeremonian egon nahi baduzu, zure kontura joango zara. Horrek esan nahi du parte-hartzaile bakoitzak bere kabuz kudeatu behar dituela joan-etorriak, ostatua (behar izanez gero) eta ekitaldira joatearekin lotutako beste edozein gastu. Antolatzaileek ez dituzte kostu horiek estaltzen, baina etortzera animatzen zaitugu: aukera berezia izango da zure lana partekatzeko, proiektatutako bideo finalistak ikusteko eta epaimahaiaren erabakia zuzenean ezagutzeko.

Getxora joan ezin baduzu, ekitaldia streaming bidez emango da UN Etxearen YouTube kanalean. Hemen ikus dezakezu iazko sari banaketa.


Nola eman dezaket lehiaketaren berritasun guztien berri?

https://dame1minutode.org/eu/blog/ kontsulta dezakezu non lehiaketari buruzko informazio guztia argitaratzen dugun, baita albiste interesgarriak eta edizio bakoitzaren gaiarekin lotutako elkarrizketak ere.

Hona ere jarrai dezakezu: @dame1minutode facebook eta instagram.

Lehiaketaren inguruko edozein zalantza izanez gero, dame1minutode@unetxea.org helbidera idatz dezakezu.