Lehiaketaren epe amaiera
3 February, 2021UNESCO Etxeak bultzatutako, ‘Eman minutu 1 ASKATASUNAren alde” ikus-entzunezko lehiaketaren XI.edizioan parte hartzeko epe amaiera heldu da.
Aurten errekorra hautsi dugu, 99 bideo bidali dizkiguzue!
Mila esker parte hartu duzuen guztioi, bideo guztiak ikusteko irrikan gaude!.
Hurrengo egunetan epaimahaikideak aurkeztuko dizkizuegu, eta bere bileraren berri emango dizuegu. Aurreikuspenen arabera, otsailean bilduko dira eta ondoren bideo finalistak iragarriko dira.
Sari-banaketari buruz ditugun berrikuntza guztien berri ere emango dizuegu.
No Hay Comentarios